diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Udarregi ikastolan matrikulatzeko aukera otsailaren 10a bitartean

USURBIL

Udarregi ikastolan matrikulatzeko aukera otsailaren 10a bitartean

0 eta 16 urte bitarteko irakaskuntza arautua eskaintzen dute 44 urteko esperientzia duen herriko ikastolan

01.02.12 - 02:18 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Udarregi ikastolan matrikulazio epea zabalik dago jada. Urtarrilaren 30az geroztik dago horretara aukera eta otsailaren 11ra bitartean gurasoek beren haurrak ikastolan matrikulatu ahal izango dituzte 3 urtetik 16 urte bitarterako haurrak. 0 eta 16 urte bitarteko irakaskuntza arautua da herriko ikastolan eskaintzen dutena, datorren ikasturtean ere Udarregi ikastolak jarraituko baitu Eskolaren kudeaketarekin eta 0-2 urte bitarteko haurren irakaskuntza ere ikastolaren ardura izango da.
Irakaskuntza eleanitza eskain-tzen du Udarregik, D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera Lehen Hezkuntzaren 3. mailatik aurrera eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Horretarako hizkuntzetarako irakasle espezialistak dituzte. Informazio eta komunikazio-teknologiak ere eskaintzen dituzte, informatika, internet eta ikus-en-tzunezkoak. Horrez gain, heziketa euskalduna eskaintzen dute, euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko kultura eta herri-ekintzetan murgiltzen direlarik. Hala ere, balore eta jarreren lanketa dituzte heziketaren ardatz gisa.
Bada beste eskaintzarik ere: orientazio departamendua tutore-tza eta bananako orientazioarekin eta gurasoentzat bideratutako orientazioa ere bai. Heziketa behar bereziak dituztenentzat, berriz, laguntza gela eskaintzen dute. 44 urteko esperientzia du Udarregik.
Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua izateaz gain guraso eta langileen partaidetza zuzena dago arlo guztietan. Erakunde irekia, anitza eta iri-tzi guztietara zabalik agertzen da. Azken finean, kalitatezko hezkun-tza lortzen lagunduko dieten EFQM Kalitatearen Gestio Sistemarekin konprometitua.
Bestalde, ohikoa den bezala, jangela zerbitzua izango du eta haur eskolan janari ekologikoarekin jarraituko dute. Garraioa izango da auzo guztietara eta ikasleen goizeko zaintza zerbitzua edukiko dute goizeko 8etatik 9etara, baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.
Matrikulatzeko epeak irauten duen bitartean elkarrizketarako ordutegi bat jarri dute. Horretarako aldez aurretik ikastolara deitu daiteke 943 361216 telefono zenbakira.
Bilera informatiboa
Horrez gain, Matrikulazio Kanpainaren barruan, zuen seme-alabak ikastolan matrikulatzeko interesaturik zaudeten familia guztientzat bilera informatibo bat egingo da. Ikastolako Hezkuntza Proiektuari buruzko azalpenak, ikastolako Gestio eta Funtzionamendu organoei buruzko informazio, ikastolak indarrean dituen hezkuntza proiektu ezberdinei buruzko informazioa etab. emango dira bertan. Bi bilera egingo dira ikastolan, bata euskaraz eta gazteleraz bestea: euskaraz otsailaren 6an, astelehenean, 18:00etan eta erdaraz otsailaren 7an, asteartean, ordu berean.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.