diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Kiroldegi kanpoa estaltze lanen lehen fasea amaitu da

ZESTOA

Kiroldegi kanpoa estaltze lanen lehen fasea amaitu da

Estalpe azpiko argiteria aurrerago jarriko dute. «Arkitektoak argi utzi zuen teilatu guztia gardena jarriko balitz, uda partean teilatu azpia labe bat bihurtuko zela», dio Alberdi zinegotziak

01.02.12 - 02:16 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Kiroldegi kanpoko estaltze lanen lehenengo fasea amaitzear dago, oraindik argiteria jartzea falta bada ere. Honen aurrekontuak eskatzen ari da Udala, «han eta hemen», eta hau amai-tzean ekingo diote omen dio lan honi. Baina 900 metro karratuko estaltze honen inguruan badabilzkigu zenbait galdera herritarren artean, eta hauetako batzuk argitzeko asmoz Alberdi zinego-tziarengana jo dugu.
Hala, teilatu bukaerako ilargi-erdi edo etzandako C itxurako zatiari buruz galdetu diogu: «Horrenbeste burdin behar al zuen? Ez al du horrek garestitu estaltze lan hau?»
Alberdiren hitzetan, «etzandako ilargi-erdi itxurako bukaera horrek hiru onura ekarri ditu, besteak beste; bata, kiroldegi kanpoko lanen estaltzea merkatu egin du eta ez garestitu. Hasiera batean burdin asko erabili dela dirudien arren, bukaera berezi horri esker, askoz ere burdinazko poste eta biga gutxiago erabili dira teilatuan orokorrean, eta horrek estaltze lan hau merkatzea ekarri du. Bestetik, bigarren fase batean teilatu pusketa hau, (etzandako C itxurakoa) posizioz mugitu egingo da, barrutik kanporantz, leku gehiago estaliz, eta geldituko den tartean eguzki plakak jartzeko asmoa dago. Eta azkenik, estetikoki itxura modernoa ematen dio estaldura honi, karratu forma serio eta hutsa izan beharrean, itxura berezia ematen baitio. Beraz, beharrezkoa zela esan beharko dugu».
Askok pentsatzen due teilatu dena gardena (transparentea) izanez gero, argi gehiago sartuko zela kiroldegira. «Kontu hau arreta handiz aztertu zen -dio honen inguruan Alberdik- eta udal arkitektoak garbi utzi zuen teilatu guztia gardena jarriko balitz, uda partean teilatu azpia labe bat bihurtuko zela eta ezin izango zela bertan egon. Ondorioz, aholku hau zela eta, teilatu erdia isolamendua daraman uralitaz estali da».
Teilatu azpian dauden biribil formako hiru 'luzero' zahar horiei dagokionez, berriz, asmoa ken-tzea dela azpimarratu du zinego-tziak. «Bigarren fase batean, dirua dagoenean, kentzea dago pentsatua, baina beti ere beheko pistara argi naturala sartzeko moduan eginez».
Lanen ostean, ere itoginak (goterak) amaitu omen dira beheko pistan. «Momentuz baietz dirudi. Ura lehen aipatutako hiru luzero horietatik sartzen zen, baina hauetako bi estalitako gunean daudenez, eta hirugarrena kontrolatuta (momentuz plastiko batez estalita), arazo hau konpondu dela esan genezake. Orain, plastikoz estalitako 'luzero' hau nola konpondu aztertzen ari gara».
Bestalde, lan hauek guztiak aurreikusitako kostuak errespetatuz egin direla nabarmendu du Alberdiz. «Ez da garestitu ez, aurrez ikusita zegoen kostuetan sartu gara, hau da, 180.000 eurotan».
En Tuenti
Kiroldegi kanpoa estaltze lanen lehen fasea amaitu da

900 metro karratuko estalpea lortu da aterpe honekin. :: ARRIZABALAGA

Kiroldegi kanpoa estaltze lanen lehen fasea amaitu da

Bigarren fase batean ezkerreko 3 luzeroak berritu nahi dira.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.