diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Garaipen berri bat lortu zuen Ketak 4-0 gailenduz

GETARIA

Garaipen berri bat lortu zuen Ketak 4-0 gailenduz

Aranolak ere 2-1 irabazi du, plaieroetan bere lidertza sendotuz

01.02.12 - 02:13 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Urtea hasi denetik garaipena baino ez du ezagutzen Getariako Ketak. Igandean ere beste erakustaldi bat eman zuen , bigarren postuari eutsiz. 4-0ko emaitzarekin hiru puntuak bereganatu zituzten getariarrek Aretxabaletaren aurka.
Lehen zatia hasi bezain laster joan ziren garaipenaren bila. Aretxabaletari presioa ongi eginaz eta joko errazaren laguntzaz azkar jarri ziren aurretik markagailuan. Lehen gola Mikel Mujikaren parabola eder baten ondorioz etorri zen. Ketakoek Aretxabaletaren arean baloia lapurtu eta getariarrak sareetara bidali zuen area kanpotik. Golaren ondoren, aukera ugari izan zituzten eta bigarrena denbora kontua baino ez zen izan. Aitor Arregik egin zuen beste behin. Penalti jaurtiketa atezainak geratu bazuen ere, errebotean sareetara bidali zuen aurrelariak. Keta nagusi zen eta lehen zatia amaitzerako hirugarrena egiteko denbora ere izan zuten. Haritz Arregiren jaurtiketak Xeber Iruretagoienaren bizkarrean jo eta baloiak sareetan amaitu zuen. Bigarren zatian laugarrena sartzeko astia ere izan zen, Jon Pajaresen bolea bati esker.
Aranola 2- Txiki Polit 1
Bestalde, Zarauzko plaieroetako senior emakumezkoen txapelketan diharduen Aranola Leihoak taldeak ere beste garaipen bat eskuratu du (11 jada), 2-1 gailenduz Txiki Polit taldeari eta euren lidertza sendotuz.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.