diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Txapeldunen Faseko lehen garaipena lortu dute Intxurreko kadete neskek

ALEGIA

Txapeldunen Faseko lehen garaipena lortu dute Intxurreko kadete neskek

Jubenilek multzoko lidertzari eusten diote Kopan

01.02.12 - 02:14 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Futbol 11-n diharduen kadeteen mailako Intxurreko nesken taldeak Txapeldunen Faseko lehen garaipena eskuratu du bigarren jardunaldian: alegiarrak 2-1 nagusitu ziren Amaikak Baten aurka. Gauzak horrela, Irati Estebanen neskak sailkapeneko bosgarren postuan daude 3 punturekin, 4. eta 5. sailkatuekin puntutara berdinduta. Datorren asteburuan Ordizian jokatuko dute.
Kadeteen mailako mutilek ere hiru puntuak poltsikoratu dituzte asteburuan Kopa Txapelketaren baitan jokaturiko neurketan: 0-3 irabazi zuen Eneko Garmendiaren taldeak etxetik kanpo Urnieta Bren aurka. Une honetan multzoko sailkapenean bosgarren dira 6 punturekin, aurretik duten Tolosarekin puntutara berdinduta. Datorren asteburuan lidertzan den Beasain hartuko dute etxean.
Jubenilen taldea ere sendo dabil Kopan. Joan den asteburuan 4-3 irabazi zioten Anaitasuna Bri, eta garaipen horri esker lider jarrai- tzen duten 9 punturekin; bi puntura dute bigarrenean den Ilintxa, datorren asteburuan arerio izango duten taldea, hain zuzen. Partida garrantzitsua, beraz, Joxan Otañoren taldeak aurretik daukana.
Emaitza txarrak Ligan
Bestetik, Liga Txapelketa jokatzen jarraitzen duten Intxurreko beste hiru taldeak esku hutsik geratu dira pasa den asteburuan. Aralar Intxurreko infantil nesken taldeak 4-0 galdu zuen Lazkaoren aurka, eta sailkapenean bosgarren dira une honetan 14 punturekin. Infantil mutilek 5-1 galdu zuten Billabonaren aurka, eta hirugarrenean daude 20 punturekin. Eta azkenik, preferentean diharduen Intxurreko taldeak 4-1 galdu zuen Zumaiaren aurka, eta sailkapeneko azken postutik irten ezinik jarraitzen dute.
En Tuenti
Txapeldunen Faseko lehen garaipena lortu dute Intxurreko kadete neskek

Txapeldunen Fasea jokatzen hasi berriak dira kadeteen mailako neskak.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.