diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo

PLAZA DE GIPUZKOA

Babesa

01.02.12 - 02:15 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Duela gutxi ikastetxe batera joan nintzen nik idatzitako liburu bati buruzko hitzaldia ematera. 20 bat ikasle nituen aurrez aurre. Guztiek zuten irakurrita liburua eta galderak koadernoetan idatzita. Baina saioa hasi bezain pronto ohartu nintzen nor zen liderra. Yeray deitzen zen eta berak egin zidan estreinako galdera, baita bigarrena ere, eta hirugarrena...
Ia galdera guztiak bere ahotik atera ziren, bai aldez aurretik apuntatutakoak eta baita berari okurritzen zitzaizkion berriak ere.
Besteak, gehienak, isilik, lotsatuta, nerabeek ohiko dute herabetasunaren isla. Irakasleak esan zuen gaur egungo gazteek hainbeste ordu pasatzen dituztela sare sozialetan murgilduta ezen galtzen ari baitira aurrez aurre komunikatzeko gaitasuna. Eta horrek zer pentsatua eman zidan.
Neu ere ohartzen naiz geroz eta gehiago erabiltzen ditudala sms-ak, e-mailak eta sare sozialak lagunei eta ezezagunei gauzak kontatzeko. Geroz eta ohikoagoa bilakatzen ari da aurrez aurre esango ez genituzkeen gauzak eta sentimenduak ordenagailu baten bitartez errez esatea.
Denbora faltaren aitzakian ordenagailua bihurtu da komunikatzeko tresna. Eta horrek baditu bere abantailak baina., baina gerta daiteke une bat iristea zeinean pantailaren babesik gabe ez garen gai izango ezer esateko.
Hitzaldiak ematera ordenagailuarekin joango gara eta sare bidez jaso eta erantzungo ditugu mezuak. Gustuko pertsonarekin topo egiten dugunean, sakelakoa aterako dugu eta sms bat bidaliko diogu atsegin dugula esateko. Eta gure begiekin besteen begietara begiratzea zer den ahaztu egingo zaigu.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.