diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Hotzak akabatzeko modukoa

USURBIL

Hotzak akabatzeko modukoa

Irisasi BTT 2012 mendi bizikleta trabesian 250 parte-hartzaile inguru bildu ziren igandean

31.01.12 - 02:01 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Igande goizez herrian ospatu zen mendi bizikleta trabesiari aurretik jarri zioten izena ezin hobeto etorri zaio aurtengoan. Irisasi BTT 2012 'Hotzak akabatzen' trabesia zuen izena eta igandekoa hotzak akabatzeko modukoa izan zen Andatza Mendizale Elkartearen barruan sortu den BTT taldeak antolatutako proba.
Hala ere, 250 mendi bizikleta zale inguru izan ziren Usurbilen antolatutako lehen proba honetan parte hartu zutenak. Goizean goizetik, eta eguraldi makurra izan arren, izena ematera gerturatu ziren herri desberdinetatik etorritako BTT zaleak eta goizeko 9:00etan irteera ematerako frontoia txirrindulariz betea zegoen. Hortik aurrera, gozamena batzuentzat, sufrimendua besteentzat. Irteera neutralizatua izan zuten Txokoaldera arte eta hortik aurrera Irisasiko bidezidor desberdinetatik pasa behar izan zuten. Andatzako parajeak, gainera, ukitu bereziarekin aurkitu zituzten. Elurraren zuritasuna izan zuten bidelagun, zuri-zuri topatu baitzuten Andatza. Azken finean, hainbat eta hainbat parte-hartzailek aipatu moduan, denetik izan zuten atzoko proban: euria, elurra eta azken orduan eguzkia ere bai.
Azkenean, herriko pilotalekuan izan zen trabesia honen amaiera. 30 kilometroko inguruko ibilbidea egin ostean bertara gerturatzen joan ziren pixkanaka-pixkanaka partaideak. Banaka, binaka, hirunaka... ahal zuten moduan iristen joan ziren. Bertan, barruak berotzeko zain zituzten salda beroa, eta pintxo desberdinak, baita edatekoa ere. Horrez gain, opari desberdinak zozketatu zituzten partaide guztien artean.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Hotzak akabatzeko modukoa

Andatza ingurua zuri-zuri topatu zuten trabesian parte hartu zutenek eta elurra mara-mara ere egin zien ibilbidean zehar.

Hotzak akabatzeko modukoa

Parte hartzaileen artean opari desberdinak zozketatu zituzten.

Hotzak akabatzeko modukoa

Galdutako indarrak berreskuratu eta indarrak hartzeko postua ere izan zuten.

Hotzak akabatzeko modukoa

Goizeko 9.00ak inguruan izan zuten irteera herriko pilotalekutik.

Hotzak akabatzeko modukoa

30 km-ren ostean frontoira iritsi ziren berriz ere.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.