diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Zuk esan! bloga abian jarri du Udalak, herritarrari hitza emateko

LASARTE-ORIA

Zuk esan! bloga abian jarri du Udalak, herritarrari hitza emateko

Udal zerbitzuetan izan diren hizkuntzazko esperientzien berri emateko aukera izango dute herritarrek

29.01.12 - 02:41 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Dagoeneko urte batzuk pasa dira buruntzaldea.org web orria martxan jarri zenetik. Bertan, Buruntzaldeko herritarren-tzat erabilgarria den euskara zein kirol arloko informazioa aurkitzen da. Udal administrazioek sortutako tresna izanik, egokia iruditu zaie euskara zerbitzuei hori erabiltzea herritarrek udalarekin dituzten harremanetan, euskararen erabileraren inguruan dituzten proposamenak, kezkak, arazoak eta abar ezagutzeko.
Hori lortze aldera, blog bat gehitu diote web orriari, Zuk esan! izenekoa. Blog horren bidez, udalean izan dituzten esperientzien berri emateko aukera izango dute, haien bizipenak kontatzeko, proposamenak egiteko, kexak adierazteko... Betiere, kontuan hartuz hizkun-tzaren ingurukoak izan beharko dutela. Adibide hauek jartzen dituzte: «udal zerbitzuren batera joan zaren batean sentitu al duzu zure hizkuntza eskubideak urratuak izan direla? Udal langileari euskaraz zuzendu eta berak gaztelaniaz erantzun al dizu? Gertatu al zaizu euskaraz jaso duzun informazioa ulergarria ez izatea? «
Norberaren esperientziaren kontakizuna errazteko, egoera batzuk zintzilikatu dituzte, udaleko jendaurreko langileen urteetako esperientzian oinarrituak. Adibidez, jendaurreko langileei galdetu zaienean herritarrak hizkuntza eskubideekin exijenteak ote diren, zera erantzun dute: «Gaztelera nahi duenak, berehala adierazten du zein hizkun-tzatan nahi duen». Eta blogaren bidez, herritarrari honako galdera egiten diote: «Zuk, euskaraz nahi duzunean, adierazten al duzu? Nola? Izan al duzu inoiz eragozpenik? Esan, esan.»
Udaleko arduradunen ustez, izango dute herritarrek zer kontatua, eta argi dute hizkuntzazko esperientziaren berri jakiteak izugarri lagunduko diela euskararen erabileran hobetzeko izan ditzaketen alderdiak ezagutzen. Gainera, beste aukera bat ere emango die blogak: euskarazko udal zerbitzuak ezagu-tzera ematea herritarrei, eta erabil ditzaten animatzea. http://euskara.buruntzaldea.org/euskara/zuretzat-bereziki/zuk-esan/ .
En Tuenti
Zuk esan! bloga abian jarri du Udalak, herritarrari hitza emateko

Aurkezpena. Boris Nogales zinegotziak eta Pablo Barrio alkateak aurkeztu zuten bloga. :: TXINTXARRI

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.