diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Ez dago belarri ona baino gramatika hoberik»

CULTURA

«Ez dago belarri ona baino gramatika hoberik»

Pello Esnal Euskaltzain urgazlea. Esaldien barruko hitz-ordenari buruzko liburua koordinatu du Euskaltzaindiaren baitan

26.01.12 - 03:59 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Joan den asteartean aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, azken emaitza: 'Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa' liburua. Pello Esnalek ondua da, Corpus batzordearen baitan eta ba-tzordekideen ekarpenak baliatuz.
Liburua ez da errezeta-bilduma, baina argibide asko dakar. Esnalek kazetarien aurrean esan zuen bezala, «zabalik uzten dugu, irakurleak berak bere bidea egin dezan. Norberak bilatu behar baitu nola urratu eta egin bere bidea: nola eskuratu apurka-apurka gaitasun komunikatiboa eta nola erantzun euskaldunon arteko komunikazio-beharrei».
-«Estrategiaz bigarrenez» dio liburuaren aurkezpenean.
-Bai. Bigarren liburua da. Duela hiru urte eta erdi plazaratu genuen aurrekoa: 'Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa'. Berehala agortu zen. Orain, Euskaltzaindiaren web orrian dago haren bertsio digitala.
-Andres Urrutia euskaltzainburuak egin du aurkezpena. Ez dirudi konplimenduzkoa.
-Merezi du poliki irakur-tzea. Izan ere, askoren ustez, egina eta finkatua dago euskara batua; eta zerbait falta bada, arau gehiago emanez osatuko dela. Baina ez da horrela. Alferrik ari gara, uste hori zuzendu ezean. Oraindik egiteko baitago euskal prosa; alegia, hitz-ordena egokia eratu eta taxutu gabe, ohitura eta ohiko molde bihurtu gabe. Eta hori ez da egingo arauen eta gramatikaren bidetik. Egitekotan, idazle onek egingo dute, orain arte egin duten bezala.
-Beraz, prosan du euskarak zuloa.
-Eta askotan ez dugu zulo hori ikusten, gramatikari buruzko bi uste gaizto direla medio. Izan ere, uste dugu, batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela gramatikak. Eta bestetik, uste dugu nahikoa dela arau gramatikalak bete-tzea.
-Gramatika arautzaileaz ari zara.
-Bai. Funtsezkoa da ondo bereiztea gramatika arauemailea eta deskribatzailea. Bestela, dena bihurtzen zaigu arau, kate eta lotura. Eta, lehendik ere, ondo lotuta eta kateatuta gaude.
-Eta nola atera zulo horretatik?
-Hasteko, ohartuz prosa modu batek ez duela balio; idatzia ulertzeko, behin baino gehiagotan irakurri behar izaten delako. Ez du akats gramatikalik izango, baina nekez uler-tzen da. Eta mugatua da denon pazientzia; baita irakurlerik militanteenarena ere.
-Estrategia hitza dator liburuan behin eta berriro.
-Hortxe dago liburua ulertzeko giltza nagusia. Baita euskara idatzian aurrera egiteko bidea ere. Estrategia zer den ulertu gabe, jai dugu. Erraza ematen du ulertzea, baina kosta egiten da.
-Adibidez.
-Aurreko liburua atera genuenean, euskal filologo batek esan zigun ea zergatik ez genuen testu-antola-tzaile guztien zerrenda egiten. Ez zen ohartu, nonbait, gaitasun estrategikoa zela liburuaren gaia. Alegia, gu testu-antolatzaileak baliatu estrategiez hitz egiteko, eta filologoa behatzari begira gelditu, izarrari begiratu beharrean.
-Baina zer da estrategia?
-Azken batean da erabaki egokiak hartzen jakitea. Kasu honetan, euskaraz idaztean erabaki onak har-tzen jakitea: hitzak non kokatu, aurrean, esaldiaren hasieran, atzean.; zein hitz zeinen ondoan.; non jarri aditza. Erabakien mundura garamatza estrategia hitzak, arauen mundua gaindituz.
-Pilotariaren konparazioa ipin-tzen du liburuak.
-Izan ere, pilotari estrategikoak badaki arauen berri, eta horiek «gaindituz» hartzen ditu erabakiak. Behin arau gutxi horiek beteta, askatasun osoz erabakitzen du nora bota pilota, noiz luze sakatu, noiz motz, noiz boleaz sartu. Beste horrenbeste egiten du hizkuntza-erabiltzaile estrategikoak ere, hitz egitean edo idaztean. Bere buruaren jabe da, eta ez arauen morroi. Gramatika, dirua bezala, morroi ona da, baina nagusi txarra.
-Beraz, gaitasun estrategikoa.
-Erabakiak hartzeko gaitasuna da gaitasun estrategikoa. Idazle estrategiko gehiagoren beharrean gara euskaraz. Bide luze samarra egin dugu. Baina bide erdian gaude oraindik.
-Azken batean, arau gutxik osa-tzen dute gramatika.
-Eta nahitaez bete behar dira. Baina, behin gutxi horiek betez gero, askatasunaren (eta erantzukizunaren) eremua da hizkuntza, sortzailearen lurraldea. Erabiltzaile eskasarentzat, dena da arau; araua besterik ez du ikusten. Idazle onak frontoi osoa du bere.
-Adibide asko dakartza liburuak.
-Ehundik gora. Benetako testuak dira: batzuk desegokiak, beste batzuk oso egokiak.
-Esaterako, Atxagak 'Zazpi etxe Frantzian' erabilitako estrategiak goraipatzen ditu.
-Bai. Argi ikusten da egileak oso lan handia egin duela alde horretatik ere. Eta, era berean, benetan txalogarria da Jesus Mari Agirreren 'Itzulpen Estrategiak' liburua ere: zer-nolako lana dagoen egina hainbat testu legaletan.
-Eta Andu Lertxundiri jasotako pasarte hori.
-Ez du galerarik. Honela dio Anduk: «Indarrik banu, pozik aldatuko nuke euskal perpausa. Arindu esan nahi dut. Agian, irauli ere esan beharko nuke. Esaldiak eraman behar ninduke ni, eta ez nik bera. Nire zerbi-tzuan behar luke egon, ez nuke denbora guztian zalantzaz ibili behar hizkuntza hegemonikoetako idazleak lasai peto dabiltzan bideetan [.]. Idazten duzun esaldi bakoitza beste gailur konkistatu bat balitz bezala ospatzeko, mendizale handia izan beharra dago».
-Lehen, irakurle militantea aipatu duzu. Agian, idazle militantea ere aipatu beharko genuke.
-Bai: mugatua da idazlerik militanteenaren pazientzia ere.
-Esan duzunez, arautzen duena baino gehiago arautzen du euskal gramatikak. Jarriko adibide bat?
-Esaterako, galdegaiaren legea. Gramatikak ez du agintzen galdegaia aditzaren aurrean ipini behar denik. Gehienetan, gainera, galdegaia deitzen diogu, nahiz eta izan ez.
-Beraz, zuzena da erabiltzea SAO ordena (subjektua, aditza, osagarriak): «orain gaude Donostian», esaterako?
-Batzuetan, zuzena ez ezik, beharrezkoa ere bada; batez ere testu luzeetan. Eta gehiagotan erabili beharko genuke, hainbat idazle klasikok bezala. Ordena horren erabilerak asko lagun diezaguke, nire ustez, falta zaigun bide erdia egiten. Badakigu noraino irits gaitezkeen azken urteotako prosa-moldea erabiliz. Iritsi da, agian, beste urrats bat egiteko ordua. Teoriaren aldetik, behintzat, ez dago oztoporik.
-Adibide polita dakar liburuak: Euskaltzaindiaren batzorde batean gertatua.
-Bilera batean, sutsu hitz egin zuen euskaltzain urgazle batek galdegaiaren legearen alde. Eta, aldamenean baitzuen Iparraldeko bat, esan zuen: «Hauek ez dute galdegaia bereizten». Handik aurrera, eta bi urtetan, galdegaiaren legea aintzako-tzat hartu gabe idatzi zituen idazkariak aktak; eta, ohi bezala, ozen irakurri hurrengo bileraren hasieran. Apenas ohartu zen inor. Beraz, ordena horrek belarriari ez bazion min egiten, seinale ondo zegoela, eta dagoela. Ez dago belarri ona baino gramatika hoberik.
-Beraz, «gora askatasuna!».
-Bai. Eta «gora erantzukizuna!». Norberak ikusi behar du nola jokatu, aldagai guztiak kontuan hartuta: testuaren komunikagarritasuna, ohiturak, tradizioa... Kontua ez da dena hankaz gora jartzea, baizik eta zuzen eta egoki jokatzea.
-Era estrategikoan.
-Horixe! Uste dut garai politean gaudela.
En Tuenti

Pello Esnal, Luis Villasante Ikergunearen atean. :: MICHELENA

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.