diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Pintxo poteoa gaur, lehen aldiz, Aian eta bihar goizean idi apustua

AIA-ORIO

Pintxo poteoa gaur, lehen aldiz, Aian eta bihar goizean idi apustua

Era berean, bihar eguerdian herriko baserritarren azoka eta txakoli berria dastatzeko aukera izango dira

21.01.12 - 02:40 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Asteburu interesgarria datorkigu Aian, nobedade aipagarriekin gainera. Horretarako udala eta herriko zenbait elkarte elkar lanean jardun dira, denon gustoko egitaraua prestatu asmoz. Eta hasteko, gaur arratsaldean, lehen aldiz, pintxo poteoa izango da Aiako tabernetan, herrian giro pixka bat sortzeko ideiarekin, inguruko beste herri batzutan egiten ari diren bezala. Arruti, Jauregi, Kanoa, Iturriozena eta Haizeberri tabernek hartuko dute parte ekimenean, euro eta erdian pintxo bat eta ardo edo zurito bat hartzeko aukerarekin arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara bitartean. Plaza ingurura biltzen zaretenok toka apunteria neurtzeko aukera ere eskeiniko zaizue, 'Xatur' gaztelekukoek toka jarriko baitute bertan
Larunbatetik igandera pasatuz, bihar, goizeko 11.00ak inguruan hasiko da festa. Alde batetik, herri kirolak izango dira Aiako probalekuan eta zehazki eta ekitaldi garrantzitsuena, duela 25 urtetik mugitu gabeko 3.650 kg-tako harriarekin, alde batetik, hiru idi, eta bestetik lau idi jardungo dute nork plaza gehiena egin. Ez da ekitaldi makala izango batetik Lopategi bizkaitarraren hiru idiak eta bestetik Errenderiako Irarretaren lau idien artekoa.
Idi apustu honekin batera, herriko produktore eta beste euskal produktuen azoka txiki bat egingo da plaza inguruan, bisitariek bertako produktuak ezagutu ditzaten eta aldi berean sentsibilizatu daitezen gure nekazariek egiten duten lanetaz.
Baita ere, 2012ko txakoli berria probatzeko moduan izango dira bertaratzen diren guztiak, aste honetan bertan San Antonetan, Getarian aurkeztu berri den txakoli berria dastatzeko aukera. Ea eguraldiak laguntzen duen....
En Tuenti
Pintxo poteoa gaur, lehen aldiz, Aian eta bihar goizean idi apustua

Bihar goizeko festa txakoli dastaketarekin amaituko da. :: ETXEBERRIA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.