diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Moda-erakustaldi berezia gaur iluntzean Maizpide euskaltegian

LAZKAO

Moda-erakustaldi berezia gaur iluntzean Maizpide euskaltegian

Zumarragako Haizea Arranz diseinatzailearen jantziak ikusteko aukera izango da 21:00etatik aurrera

18.01.12 - 02:17 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ekitaldi ezberdina izango da gaur iluntzean Maizpide Euskaltegiko zinema aretoan. Solasaldi, bertso-saio, antzezalan edota film emanaldiak hartu izan ohi dituen areto hau gaurkoan nolabaiteko pasarela bihurtuko da, Haizea Arranz diseinatzailearen lanak ikusteko aukera eskainiko duen moda-erakustaldi bat izango baita bertan.
Euskal Herrian moda alternatiboaren barruan bere lekutxoa egin du Zumarragako diseinatzaile gazte honek. Jantzi eta osagarriak diseinatzen ditu. Hori bai, beti edizio mugatuak eta pieza bakarrak sortzen ditu, «banakotasunaren ideiari eusteko». Izan ere, bere ustez, sentimenduak, sentsazioak eta esperientziak adierazteko modu bat da moda.
Kortsea, ezinbesteko
Pasa den urrian Donostian egin zen Kutxa Kultur Moda diseina-tzaile gazteen erakustaldian parte hartu zuen Arranzek bere diseinuak erakusten. Horietan leku berezia izan zuen kortseak. Izan ere, bere azken apustuetako bat da hori. Gorputzera ongi egokitzen den jantzia dela deritzo, ongi ematen duena eta, gainera, nolabait argaldu edo estilizatu egiten duena. Edozein estilotara egokitzen omen da kortsea, «bakeroekin ere jantzi daiteke».
Gaur Maizpiden egingo duen erakustaldian ziurrenik ere izango da tarterik pieza honentzat. 21:00etan izango da hitzordua eta sei neska arituko dira modelo lanetan. «Jendea anima dadila, mereziko du-eta!», luzatzen dute gonbidapena Maizpidetik.
En Tuenti
Moda-erakustaldi berezia gaur iluntzean Maizpide euskaltegian

Haizea Arranz. :: ARESTI

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.