diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Turismo proiketuak aztertzeko urteak

LEITZA

Turismo proiketuak aztertzeko urteak

13.01.12 - 03:15 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseiluak 2012an diseinatutako ildo nagusiak aurkeztu dira aste honetan. Iragarritako proposamenetan 2,3 milioi euroko inbertsioa iragarri dute. Horietatik 600.000 euro 2012ko 'Nafarroak doan hartzen zaitu' kanpainarako izango dira; 580.000 euro turismo-sektoreko ETEak hobetu eta berritzeko eta 30.000 euro 'Kalitatezko Q' ziurtagiria lortzeko. Bestalde, 720.000 euro turismoa garatzeko eta turismoko ekitaldiak gauzatzeko eskainiko dira eta 374.000 euro 2011-2012 sustapen-kanpainetarako.
Laguntza horiekin Nafarroako Gobernuak dioenez «Foru Erkidegoan turismo-sektorea laguntzen jarraitu nahi du; sektore hori, egoera ekonomiko konplikatua bizi arren, hazten ari da urtetik urtera eta Nafarroako ekonomian nahiz enpleguan gero eta pisu handiagoa du. 2011ko datuak kontuan izanik, Nafarroa bisitatu duten bidaiarien kopurua % 6,7 igo da, 1.064.494 bidaiari, guztira. Bestalde, Nafarroako establezimenduetan gaua pasatzen izan direnen kopuruak ere %7,2 egin du gora.
Proiektu txikiak bultzatuz
Dirulaguntzen iragarpenaren inguruan Plazaola Partzuergo turistikoko lehendaria den Aitor Etxarrik zioenez «Partzuergoaren dirulaguntza kantitatea jaitsi egin delako eta beste erakunde eta elkarteei zuzendutako kopurua handitu». Gainera Etxarrik zioenez «ikusi egin beharko dugu Partzuergo beraren diru egoera nolakoa den. Kezka sortzen digu bizi duen egoera ekonomikoak, azken urteetan jasotako dirulaguntzak behera egin dutelako. Zain gaude azterketaren emaitzak ikusteko bere etorkizuna finkatzeko».
Horregatik, Leitzako alkateordeak garbi du «turismo proiektu handiak bultzateko urte egokiena ez da aurtengoa. Asmoak eta proiketuak baditugu eskua artean baina martxan dauden batzuk, esaterako Leitzalarrea eta Ixkibarren hasitakoa bukatzeko asmoa dugu, seinalizazioa eta abar jarriko dira. Bestalde, informazio puntua hobetu nahi da eta idei batzuk badaude eta gero, DVD bat ere prestatu nahi da bertan, kultura, natura, festak eta beste hainbat arlo ukituz herriaren informazioa emaneteko».
Aitor Etxarriren ustez «naturak eskaintzen digun baliabideak aprobetxatu behar ditugu inbertsio handiak egin gabe jendea herrira eta eskualdera erakartzeko. Horretan Leitzak aukera handia du, Leitzalarrea hor dugu eta gero GR9a edo 'kañada real' delakoa auzolanean berreskuratu eta seinalizatu dezakegu turismo berdea bultzatzeko bertakoentzat eta kanpotik etor-tzen direnentzat».
Beste batzuen artean, «estaziokoa momentuz itxaron egin beharko du. Nafarroako Gobernuak duen zorra ikusirik Madrilgoak eman behar zuen %10a atzera bota du. Gure asmoa da aterpea eta BTT edo mendi bizikleta zentru bat jartzea bertan baina zaila ikusten dugu 2012an hori gauzatzeko dirulaguntzarik jasotzea».
Interesgarria eta aberasgarria izango dela horrelako zentru bat herrian izatea begi bistan dago. Leitzarrak garbi utzi nahi du «gaur egun, aurrekontua handia duten proiektuak ez dira planteatu ere egiten, txikiak bultzatu behar ditugu. Bestalde, garbi dugu herrien arteko elkarlana bultzatu behar dugula proiektua aurrera eraman ahal izateko ». Kotxerak ere ondoan daude eta «berritzeko beharra dute, baina proiektua egon arren bertan kirola eta kulturarekin lotuta museo bat egiteko» honek ere itxarone gin beharko du.
Etxarriren esanetan «Areso, Goizueta eta Leitza artean aurrera eramateko proiekturen bat proposatu dute dagoeneko Aresotik. Ikusi egin beharko da». Beste proposamen amankomunean aurrera eramatekoa Leitza eta Goizuetan artean Iberoko dorrearen berreskurapena da. «Berez dorrea Leitzako herriarena da baina Goizuetatik gertuago egotekin beraientzako interesgarriagoa da bertan zerbait egiteko. Egia da bilearen bat egin dela gai hau aztertzeko baina bertan egin beharreko inbertsioa handia da eta ez dugu aurreikusten orain behaintzat gauzatzea. Proiektua egin daiteke baina laguntzak izan hala aurrera eramateko».
Leitzako historiaren gune berezia da Iberoko dorrea eta bertan museo edo informazio puntu bihurtzeko interesa erakutsi dute goizuetarrek.
Urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen da Leitzaldera eta dagoeneko landetxe ugari zabaldu dira bisitariak hartzeko. Kontuan izan behar da gainera, Plazaolako ateak irekitzeko lehena Leitzakoa dela, Ozparrungoa hain zuzen ere. 15 bat urte izango dira bertan lehen bisitariak izan zituztela.
En Tuenti
Turismo proiketuak aztertzeko urteak

Peru harri museoak ateak zabalik ditu neguko asteburuetan ere bisitarientzat. :: MIKEL FRAILE

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.