diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
«Erabili nahi duenak, erabili dezala zuzen»

AL DÍA LOCAL

«Erabili nahi duenak, erabili dezala zuzen»

11.01.12 - 04:07 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Azken bospasei urteetan, 25 hitano ikastaro eman ditu Ritxi Lizartzak. 300 ikasle izan ditu, gehienak irakasleak. 2009an argitaratu zuen liburua du oinarri, «nolabait ere, estandarrerako proposamen bat egiten duena, tradizioan eta Euskaltzaindiaren arau bakarrean eta gomendioetan oinarrituta. Izan ere, hitanoa zaindu beharreko elementua da. Euskara batura ekartzeko falta den azken gramatika osagaia dela esaten dut nik».
Eskaria, beraz, egon badago, eta horri hobeto erantzuteko internet bidezko hitano ikastaroa prestatu du, ikastaroetan pilatutako esperientzia baliatuz eta hein batean 'birziklatuz', Maramara* taldea enpresak. Hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa izanik, «itzulpengintzaren ondorio diren produktuei» zeharkako etekina ateratzen diete, liburu, ikastaro presentzial eta e-irakaskuntzako proiektu bilakatuta. Hitanoari dagokionaren ondotik iritsiko dira beste batzuk. Oraingo hau datorren astelehenean hasiko da -izena emateko epea etzu itxiko da- eta hiru zenbakitan laburbildu daiteke: 14 gai teorikotan oinarritutako 14 aste; 40 ordu (mintzasaioak ere baditu), 400 euro. Hutsetik abiatzen ez direnenei zuzendutako pakete dezente merkeagoa ere badute. Detaileetarako eta matrikula egiteko, ikus hitanoa.com.
Erreferentzia bilakatu den liburua eta hainbat urtez egindako lana garai eta baliabide berrietara egokitzeko saioa da Ritxi Lizartzak eta Eneko Haritza lankideak atzo Donostian aurkeztu zuten e-ikastaroa. 'Goenkale'-ko garai haietan bezalatsu, premiari erantzutea: «Azken batean, hitanoa hedatzen ari da gazteen artean, baina askok ez dakite hika egiten. Egiten dutenetatik %30 izango dira jatorriz egiten dutenak, eta horiek ondo erabiltzen dute, baina beste %70ek ez dakite hika. Pentsatzen dute hika egitea dela edozein aditzetan hika sartzea, eta hori ez da eredu zuzena, tradizioak oso argi erakusten du bidea. Gure xedea eredu txukun eta egokia proposatzea da. Erabili nahi duenak, erabili dezala zuzen». Eta erabili dezala dagokion moduan, emakume edo gizonezko izan, ikasleak izena eman orduko erabakiko baitu plataformak nola aritu, noka edo toka.
En Tuenti
«Erabili nahi duenak, erabili dezala zuzen»

Eneko Haritza eta Ritxi Lizartza, ikastaroaren aurkezpenean. :: LUSA

Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.