diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Zuzendarien kontseilua

BAI HORIXE

Zuzendarien kontseilua

Batzuk ibilbide akademikoa lehenesten dute, besteek profesionala

02.01.12 - 02:06 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
AurtengoEguberritan gertatu zen, bi festa nagusien artean. Gizon multzo bat bildu da, festara lehenbailehen itzultzeko gogoz, baina jakinda bilerak luze joko duela eta ez dela arina izango. Bildutako bakoitzak txosten dorre bat du aurrean eta elkartzerakoan ez dute apenas berbakizunik trukatu: gizonak dira eta ez dute bizitza pribatuko konturik aipatzeko ohitura. Hasi aurretik mahai gainean jarri dituzte telefonoak, isilean baina pizturik.
Gainera, zeregin korapilatsua dute mahai gainean: erakunde garrantzitsu baterako arduradun nagusiak aukeratu behar dituzte. Hori dago bakoitzak aurrean duen dorrean, izen-abizenak eta hautagai bakoitzaren nondik norakoa, ibilbide profesionala.
Horrela hasi dute bilera. Norbaitek bota du lehengo izena eta, ondoren, delakoaren curriculuma laburbildu du. Ikasketak, doktoregoa, masterrak, egindako lanak. Bukatu bezain pronto pareko gizonak esan dio ez dagoela arazorik ikasketekin, baina ibilbide profesionala kamutsa izan dela, apenas duela eskarmenturik etorkizunean kudeatu beharko lukeen esparruan.
Bigarren izena etorri da ondoren eta horrela dozena pare bat aldiz. Mahai inguruan jarritako gizonek bere hautagaiak azpimarratu eta gainerakoenak kritikatu egin dituzte. Halakoak ez omen du unibertsitateko titulurik, baina azken urteetan Espainian zehar ibili dela, arazoak zituzten aurrezki kutxei laguntzen eta horrekin harreman sare ezin hobea osatu duela. Bestea bi puntuetan dela kategorikoa, titulutan eta eskarmentu profesionalean. Hirugarren baten meritu nagusia kudeatu behar lukeen erakundearen ezagutza dela aipatu du lehenik hitz egin duenak, erakundearen ahulezia eta sendotasun guztiak.
Aurreikusi bezala, luze jo du eztabaidak. Azkenean, esan daiteke korapilo nagusia bi jarrera kontrajarritan dagoela: batzuk ibilbide akademikoa lehenesten dute, besteek ibilbide profesionala. Bien artean gelditu da, zintzilik baina mahai gainean, hizkuntzen kontua: halakoak ingelesa menderatzen duela edo besteak ez dakiela euskaraz hitz egiten.
Bazkalordua hurbil dago eta adostasuna urruti. Guztiek nabaritzen dute bizkarrean hartu beharreko erabakiaren zama. Bilera eteterakoan gutxi dira adostutako izenak. Mirariren bat edo beste gertatu da bitartean, batek baino gehiagok eman dio botoa arerioak proposatutako gizonari. Arratsaldean berbiltzekotan gelditu dira.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.