diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Herritar artista multzo zabalaren erakusketa zabalik dago egun hauetan Merkatu Plazan

ZARAUTZ

Herritar artista multzo zabalaren erakusketa zabalik dago egun hauetan Merkatu Plazan

29.12.11 - 02:06 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Herritar multzo handi baten erakusketa ikusgai dago egunotan merkatu plazako lehen solairuan. Sorlekutik ekimenaren baitan, lehen aldiz, Sorlekutik Plazara antolatu du udaletxeko kultura sailak eguberri hauetan Zarau- tzen. Zarauzko sortzaileen erakusleihoa bihurtu nahi izan da plaza, azoka eta erakusketa.
Artisauak, pintoreak, eskultoreak, irudigileak, argazkilariak eta sormenaren inguruan lanean ari diren zarauztarren bilgunea bihurtu nahi du. Abenduaren 27an zabaldu zen eta bihar arte egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Sortzaile ugari
Honakoak dira bertan parte har- tzen duten sortzaileak, benetan jende ugariren lana ikusi daitekeelarik: Helena Aierbe, akuarela; Iñaki Aldabaldetreku, itsasontziak; Jon Aranguren, ilustrazioak, irudigin- tza; Mar Arregi, publizismoa, collageak; Aitziber Esnaola, bitxigin- tza; Ane Franko eta Olaia Landa, bitxigintza; Youssef Harribou, pintura eta Marokoko artea; Natxo Kareaga, fosilak; Maite Isasti, buztina eta toldoak; Antonia Faus, pintura; Jose Luis Lasa, eskultura eta zura; Juan Andres Leria Gomez, eskailerak, aroztegia...; Txefo Mendez, landutako egurra; Juan Antonio Mendizabal, eskultura; Jurgi Olaizola, eskultura, grabatuak...; Olatz eta Mirari, beira dekoratua; Concceta Probanza, diseinua eta ilustrazioa; Manu Urbieta, egurra, pintura eta eskultura; Cristina Zacchi, esmalteak; Izaskun Zarate, zaharberritze artistikoa eta, Uxoa Zulaika, tulipa margotuak.
Gaur performance-a
Erakusleiho honen barne, zenbait ekitaldi ere antolatu dira eta honela gaur, arratsaldeko zazpietan, Kemen Iruretagoiena zarauztarraren performance-a iragartzen zaigu. Bihar berriz, azken egunean, arratsaldeko 19.00etan jaiotza lehiaketaren sari banaketa egingo da eta 20.00tan Tik Tara musika taldearen emanaldia. Aurreko egun hauetan badabil jendea Merkatu Plazako lehen solairuan. Merezi du buelta bat emateak.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.