diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Igor Otxoak azken aldiz jo du Oreka TX-ko kide gisa

CULTURA

Igor Otxoak azken aldiz jo du Oreka TX-ko kide gisa

Quebecen jardun da eta, handik bueltan, Donostia 2016ko arduradun-lanari ekingo dio

10.12.11 - 02:04 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Oreka TX taldea Quebecen jardun da aste honetan. La Botinne Souriante talde ezagunaren disko berria aurkezteko egin diren bi emanaldietan hartu du parte. Eta hain zuzen ere, bi joaldi hauek oso bereziak izan dira Igor Otxoarentzat: azken kontzertuak izan ditu Oreka TX-eko kide gisa. Jakina denez, Donostia 2016-ko proiektuen arduradun izendatu baitute txalapartari hau, eta bere ardura izango da proiektuaren filosofia ekitaldi zehatzetan gauza-tzea. Etapa berri honetan alde batera utziko du musika.
«Aurrerantzean, orain dela hiru urte Oreka TX-eko kide gisa sartu zen Mikel Ugarte txalapartaria eta Harkaitz Martinez de San Vicente izango dira txalapartari magia guztia ateratzearen arduradunak», adierazi du taldeak.
Orain dela 14 urte sortu zuten Oreka TX Igor Otxoak eta Harkaitz Martinez de San Vicentek. Urte horretan, Kepa Junkeraren taldeko kide moduan hasi ziren eta, ordutik, haren zuzenekoaren parte garrantzitsu izan ziren 10 urtez. Keparekin batera, herrialde askotann ibiliak dira eszenatokietan, nazioarteko talde eta musikari oso ezberdinekin batera jo izan dutelarik. 2004. urtetik Nömadak Tx egitasmoa garatzeari ekin zioten. 2006ean estreinatu zen izen bereko dokumentalak nazioarteko zenbait sari lortu zituen. Gaur egun, Nömadak TX Zuzenean eta Hostoak ikuskizunak eramaten ari dira aurrera, bai Euskal Herrian bai kanpoan.
Aspaldiko harremana
Aspaldi ezagutzen zuten elkar La Bottine Souriante taldekoak eta Oreka TX-eko kideak. Azken hauen lehen diskoaren aurkezpenean, Donostiako Kursaal-en 2001ean eskainitako emanaldian, Quebec-eko taldeko kide den Sandy Silva dantzariak hartu zuen parte. Ordutik harremana mantendu dute, eta uda honetan La Bottine-en CD berrian grabatzeko gonbitea jaso dute txalapartariok.
Mundu mailan ikusmin handia sortu du grabazio honek, zortzi urte baitzeramatzan talde quebectarrak diskorik plazaratu gabe. 'Appelation D'Origine Controlée' du izena eta orain lau egun jarri zen salmentan. CDan, Harkaitz Maryinez de San Vicentek konposatutako 'Intsusadi' kantaren bertsioa agertzen da. Oreka TX-ek zuzenean jo izan duen kanta da hau, baina lehen aldia da disko batean editatzen dena.
En Tuenti
Igor Otxoak azken aldiz jo du Oreka TX-ko kide gisa

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa. :: LUSA

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.