diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Hazkunde ekonomikoaren idoloa salatu du Joseba Azkarragak

CULTURA

Hazkunde ekonomikoaren idoloa salatu du Joseba Azkarragak

«Liburu ausarta idatzi dut, hemen gutxitan egiten den gauza bat egin dut: prospektiba», adierazi du soziologo honek

01.12.11 - 02:46 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Hau ez da krisi ekonomiko-finantzieroa. Gauza larriagoa, inkietanteagoa da. Agortzen ari zaizkigu erregai fosilak. Oraintxe egiten ari dira Durbango goi-bilera, eta perspektibak ez dira baikorrak. Bestalde, zaila da topatzea gurea baino dependentzia energitiko handiagorik. Eta, hala ere, hazkunde ekonomikoaren ideia horrek segurtasuna eta lasaitasuna ematen digu. Bitxia da. Arsenikoa jarri digute platerean eta gustura eta txaloka ari gara», esan zuen Joseba Azakarraga soziologoak atzo Donostiako Udal Liburutegian, bere liburu berria aurkezten ari zelarik, 'Euskal harriak', hain zuzen ere.
Mondragon Unibertsitateko irakasle hau Lanki institutuan ari da baita ere. Bertan, gizarte autoeratuagoa dute ipar. Duela bi urte, 'Berandu baino lehen' saiakera-liburua plazaratu zuen, oraingo honen antzekoa, gai gai aldetik murritzagoa.
Bera, ikasketaz, soziologoa da, baina horrelako saiakera-lanei ekiten dienean asko zabaltzen du ikuspegia: «Historia, psikologia, antropologia, psikoanalisia... interesatzen zaizkit». Liburuaren izenburuari azpititulu hau erantsi dio: 'Trantsizio sozioekologikorako gogoetak'.
Uste du «liburu ausarta» egin duela. «Hemen gutxitan egiten den gauza egin dut: prospektiba, etorkizunaz gogoeta».
«Pasioz» egiten omen du ikerketa. Azken urteotan egotaldi dezente izan ditu kanpoko zenbait unibertsitatetan, batez ere AEBetako batzuetan, eta liburuaren parte handi bat urrutiko toki horietan idatzia da. «Atzerriko solasaldietatik ateratako ikasbideak ere hemen daude. Engaiatutako aktibista asko ezagutu ditut. Kanpoan jardun naiz idazten, baina beti Euskal Herriarentzat».
Editorea, Alberdania etxeko Inazio Mujika Iraola, honela mintzatu zen atzokoan: «Azkarragak uste du hemen, ekonomi krisi baino gehiago, zibilizazio krisia dagoela, eta okerreko ikuspegiaz ari garela jokatzen: gu bizi gaitezen, eta atzetik datozenak, hor konpon! Saiakera liburu benetan argia da, eta oso ondo idatzia. Oso ondo komunikatzen du gizon honek».
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.