diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Andatza Mendizale elkarteak antolaturiko Mendi Astea gaur iluntzean hasiko da

USURBIL

Andatza Mendizale elkarteak antolaturiko Mendi Astea gaur iluntzean hasiko da

Joakin Pagolak Himalayako Cachemira lurraldera egindako bidaiaren inguruko ikusentzunezkoa izango da gaur

30.11.11 - 02:19 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gaur hasiko da Andatza Mendizale Elkarteak antolatutako 2011. urteko Mendi Astea.Azken urteetako ohiturari jarraituz emanaldi desberdinak izango dira egun hauetan eta ibilaldi bat egiteko aukera ere eskainiko du mendi taldeak.
Joakin Pagola aginagarra izango da gaur arratsaldeko 19.00etan Mendi Asteari hasiera emango diona eta irailean Himalayako Cachemira lurraldean egindako bidaiaren berri emango du Sutegin. Leh inguruko monastegi budistak, hamabost eguneko trekkinga eta Chamser Kangri (6.600m) mendiko igoera ikusteko aukera izango da bideo eta argazki emanaldian.
Asko ikusteko
Bihar, berriz, beste bideo eta argazki emanaldi bat izango da Felipe Uriarte mendizalearen eskutik 19:00etan. 2008ko uztailean, euskal espedizio bat Koskulak mendiaren gailurrera iritsi zen. Tontor hau Kunlun mendikatean dago, Zetaren Ibilbidearen hegoaldeko adarrean. Bideo honek, igoera hau ez ezik, Zetaren Ibilbidearen historia ere kontatzen du.
Abenduaren 2an, ostiralean, 2011.urtean Andatza Mendizale Elkarteak antolatutako mendi irteeren bideo eta argazki emanaldia izango da Sutegi eraikineko auditorioan iluntzeko 19:00etan. Andatza, Pagoeta, Urkita, Indamendi, Andatza eguna, Bardeak, Pirineoak, Berian eta Iparraldeko Lindusera egindako txangoen irudiak ikusi ahal izango dira bertan.
Ondoren, Usurbilgo Andatza Mendizale Elkarteko I. Argazki Lehiaketaren sariak banatuko dira. Lehiaketa honetara argazkiak aurkezteko epea bihar amaituko da arratsaldeko 20.00etan. Ostiraleko ekitaldi hau amaitzeko, berriz, luntx-a eskainiko dute.
Mendi Astea amaitzeko, mendi ibilaldia burutuko da abenduaren 3an, larunbatean. Usurbildik irtenda. Ondoren, bazkaria izango da Patri jatetxean irteeran parte hartu dutenekin. Bazkarirako plaza kopurua mugatua da eta joateko izena aldez aurretik eman beharko da, ikus-entzunezko saioak programatu diren egunetan, antolatzaileek Sutegin jarriko duten mahaian.
Gaurtik ostiralera bitarteko emanaldietarako sarrera doakoa izango da. Aldiz, ibilaldiaren ondoren egingo den bazkarira joateko izena aldez aurretik eman beharko da, ikus-entzunezko saioak programatu diren egunetan hain zuzen, antolatzaileek Sutegin jarriko duten mahaian.
Horrez gain, Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2011ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da.
Izan ere, urte oparoa izan da 2011. urtea Andatza Mendizale Elkartea nahiz mendizale guztientzat.
Duela urtebete inguru hartu zuen herritar talde berri batek herriko mendi elkartearen antolakuntza lanetan aritzeko ardura eta urtean zehar ekimen ugari aurrera eraman dituzte. Duela bi aste izan zen azkena, Ibañetatik Donibane Garazi inguruko Lasa herriraino burututako ibilbidea egin baitzuten, Lindus eta Adartza mendiak zeharkatuaz.
En Tuenti
Andatza Mendizale elkarteak antolaturiko Mendi Astea gaur iluntzean hasiko da

Azken irteera. Ibañetatik Donibane Garazi inguruko Lasa herrirainoko ibilbidea burutu zutenak.

Andatza Mendizale elkarteak antolaturiko Mendi Astea gaur iluntzean hasiko da

Felipe Uriarte.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.