diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Eskaintza zabala euskaraz Gurebook eta Susaren bidez

Eskaintza zabala euskaraz Gurebook eta Susaren bidez

28.11.11 - 02:35 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DONOSTIA. Orain dela urtebete, euskal edizioaren panoramako argitaletxe nagusiek (Alberdania, Elkar unibertsoko marka denak, Erein, Pamiela, Desclée, Mensajero...) Gurebook.com euskal liburu elektronikoaren denda zabaldu zuten interneten. Joan den ostiralean bildu zitzaien Nerea argitaletxe donostiarrarekin, hamabi dira une honetan euren fondo digitalak –euskarazkoak zein gaztelaniazkoak– plataforma horren bitartez salgai dituztenak. 359 izenburu eskaintzen zituzten atzo, prezio askotarikoak eta formatuari dagokionez, epub-ean edo, kasuren batean, PDF babestuan. Argitaletxeen arabera, kasu batzuetan liburuen zatiak jaitsi daitzeke erosketa gauzatu aurretik. Une honetan salduenak, Jon Miranderen ‘Haur besoetakoa’ klasikoa (Erein, 3,99 €) eta Arantxa Urretabizkaiaren ‘3 Mariak’ (Alberdania, 8,5 €) dira. Biak ere, literaturari dagokionez, merkeenetakoak. Web gunean irakurgailuak ere badituzte salgai: sei modelo, 70-330 euro bitarteko prezioetan.
Argitaletxe sorta horretan bat falta zen: eskaintza digitalaren alorrean aitzindaria izan den Susa, aspaldi eskaintzen baitu bere liburuak, nobedadeak barne, on line eta doan irakurtzeko aukera. Azaroaren hasieraz geroztik 66 idazleren 142 titulu ditu salgai epub eta pdf formatuan bere web gunean ( https://susa-literatura.com/ebook).
Ikuspegi askotatik da berezia Susaren proposamena. Batetik, eskaintzarik zabalena berea da, argitaletxe bakar bati dagokionez. Bestetik, liburu denak prezio bakarrean saltzea erabaki du. Eta merke: 3,54 eurotan. Adierazi dutenez, salmenta bakoitzetik idazleak bi euro jasoko ditu, argitaletxeak bat eta gainerakoa zergek eramango dute. Dena den, erosi gabe ere irakur daitezke liburuak.
Froga egin nahi duen irakurleak ordaindu beharrik gabeko beste aukera bat ere badu: http://armiarma.com/liburu-e gunean 249 klasiko ditu euskaraz, unibertsalak zein euskarazkoak. Lehen urratsak egiteko, ez dira konpainia txarra.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.