diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Santa Xixili egunean kalejira, emanaldia eta txokolatada

GETARIA

Santa Xixili egunean kalejira, emanaldia eta txokolatada

Asteartean 17:30etan Xixili Donearen omenezko jaia, Musika Eskolak antolatuta

20.11.11 - 02:58 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Urtero bezala, asteartean musikarien zaintzaria den Xixili Donearen eguna ospatzeko jaia antolatu du Getariako J. S. Elkano Musika eskolak ere, arratsaldeko 17:30etik aurrera hasiko dituen ekitaldiekin: kalejira, emanalditxoa eta txokolatada.
Kalejirak emango dio hasiera ospakizunari, 17:30ean plazatik abiatuz musika eskolako ikasle guztiekin, trikitilari, panderojole, txistulari eta dantzariek lagunduta, ohitura legez alde zaharreko kaleetan barrena, kale Nagusitik Artzaperaino eta bueltan Elkano kaletik plazara, txoko guztiak musikaz jantziz.
Kalejiraren ostean, abesbatza, trikitilari, txistulari eta dantzako 1. eta 2. mailako ikasleen parte-har-tzearekin emanaldia izango da frontoian, eta amaieran , urtero bezala, txokolatada plazan gerturatzen diren guztientzat.
Bestalde, Xixili Donearen ospakizuna dela eta, asteartean lehenago amaituko dira musika eskolako klaseak, arratsaldeko 17:15ak arte soilik izanik bertan eskolak.
Musika Banda ere kalejiran
Musika Eskolakoak bezala, Aitor Uriak zuzentzen duen Getariako Musika Banda ere kalejiran izango dugu astearte honetan, Xixili Donearen eguna dela eta, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
En Tuenti
Santa Xixili egunean kalejira, emanaldia eta txokolatada

Kalejiran. Musika Eskolako ikasleak, Xixili Donearen omenez. :: A.M.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.