diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Hirugarren mailako herritar?

TOLOSA - BUZOIA

Hirugarren mailako herritar?

18.11.11 - 02:51 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
:: Eider elduaien olazar, tolosaldeko bilgune feminista. Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote Elena Cal hil zuen giza semeari. Epaileak dio ez zuela hilketa nahita egin baizik eta zuhurtziagabekeriazko homizidioa izan zela. Hiltzaileak berak, Pablo Jorge Simaok, onartu du berak hil zuela Elena, baina ez zela bere asmoa. Fiskalak honen kontrako 14 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, defentsak berriz, urtebetekoa. Badirudi, epailea, azken honen argudioetara gerturatu dela hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezartzean. Antza, Elenaren heriotza eragin zuen lepoan emandako labankada bakarra ez da nahikoa erruduna errudun oso izendatu eta dagokion zigorra ezartzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria hala ordaintzen bada jendarte honetan, zein emakume ausartuko da bere erasotzailearen aurkako salaketa jartzen, sistemaren aldetik inolako babesik ez duela izango jakinda? Aski da! Emakume erasotuei dagokie lehen urratsa ematea, salatzea alegia, baina jendarteko arlo guztien babesa izan behar dute hauek: epaitegiena, instituzioena, poliziarena, osasungintzarena. Ziurtasun horrekin eman behar du urratsa emakume erasotuak.
Eta pentsatzen hasiak gara, ez ote duen Elenaren 'estatusak' eragina izan epai honetan? Behin eta berriz, ari dira nabarmentzen komunikabideetan, Elena kalean bizi zela, eskalea zela. Eta zer? Beste behin ere agerian geratu al da herritar guztiok ez garela berdinak legearen aurrean? Lehen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako herritarrak daudela sistema kapitalista patriarkal honetan? Emakumeen aurkako indarkeri orok behar du dagokion erantzuna. Eta berdintasunean oinarritutako jendarte batean bizi nahi badugu (berdintasunaren aldeko hitzez betetzen zaie ahoa arduradun instituzional askori azken urteetan) erasotzaileek argi izan beharko lukete hemen ez dutela lekurik. Jendarteak ezin ditu jarrera hauek babestu, ezta konplize izan ere, eta jendartea diogunean, eremu guztiez ari gara, epaitegi, instituzio, polizia zein herritarrez.
Kalean bizi zen Elena bai, kaleko emakumea zen. Tolosan aski ezaguna, eta oso gertuko emakumea. Bizitza gogorra izandakoa eta amaiera injustua eta onartezina bizitutakoa. Baina bere duintasuna ekarri nahi dugu hona; epaile eta sistema kapitalista patriarkalak lur azpian utzi nahi izan duen emakume honen duintasuna. Gure besarkadarik beroena bere sendiari eta lagunei. Elena gogoan.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.