diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gabonetako otarraren zozketarako boletoak salgai ditu Gure Txeruk

GETARIA

Gabonetako otarraren zozketarako boletoak salgai ditu Gure Txeruk

Bazkideen kuota ere berritu da, herritarrak bazkide egitera animatuz

17.11.11 - 02:43 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Dagoeneko Gure Txeru Elkarteak urtero Gabonetan zozketatzen duen otarraren boletoak salgai jarri ditu ohiko saltokietan eta herriko kaleetan ere boluntarioen bitartez, elkarteak martxan jarraitu ahal izateko laguntza gisa. Boleto bakoitzak 0,5 euro (50 zentimo) balio du eta hiru zenbaki desberdinez osatua dago. Gabonetako otar eder bat zozketatzen du Txeruk, boleto irabazleak Gabonetako loteriaren lehen sariarekin bat etorri behar duelarik.
Elkartea martxan mantentzeko laguntza izaten da boleto hauekin lortutako dirua, beraz, animatu eta erosi Txeruko boletoak.
Bazkide kuota berritua
Bestalde bazkideek urtean behin ordaintzen duten kuota ere berritua izan da. Urte guztiko kuota berria 15 eurokoa da. Hileko 0,20 euroko igoera suposatzen du honek; hau da lehengo 12,5 euroetatik 15 euroko urteko kuota bakarrera pasatzen da (hilean 1,25 euro). Bazkide izatearen abantailak, Gure Txeru elkarteari bere ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa duen diru laguntza emateaz gain, honek antolatzen dituen ekintzetan beherapenak izaten dituztela bazkideek (autobusak, bazkariak, ikastaroak, irteerak, lehentasuna izena ematerakoan...). Beraz, animatu eta oraindik bazkide ez bazara eskatu informazioa posta elektronikoaren bidez guretxeru@euskalnet.net helbidera zuzenduz.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.