Borrar
Ikasle gutxiek euskal dantzetan oinarria izatean da helburua.
OIARTZUN

Elizalde Herri Eskolak euskal dantzak curriculumean sartzeko erabakia hartu du

Ikasleek gure kulturaren jarduera nagusietako bat eskola orduetan ikasiko dute

ERROTAZAR oiartzundv@hotmail.com

Martes, 15 de noviembre 2011, 03:49

Ikasturte honetan esperientzi berri bat martxan jartzea erabaki dute Elizalde Herri Eskolan. Kulturarekin eta, zehatzago, euskal kulturarekin lotutako ekimena jarriko dute abian ikasle nahiz familien nahiarekin lerrokatuz. Euskal Dantzak curriculumean sartu dituzte, horrek aldaketa kualitatiboa dakarrelarik.

Ikastetxeko Hezkuntza proiek-tuak Euskal kultura sustatzea eta bizitzea izan du beti xedeetako bat eta honi jarraituz eskola orduz kanpoko ekintzetan Bertsolaritza eta Euskal Dantza bezalako jarduerak bultzatu nahi izan dituzte betidanik ikasleen egutegietan.

Desberdintasun batzuk ordea badaude esparruen artean. Kontua da eskola orduz kanpoko ekintzak hautazkoak izanik ez direla ikasle guztiengana iristen. Bertsolaritza bultzatzeko, esaterako, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak eskola-ordutan badute ikasturte osoan zehar astero saio bat, Bertsolarien Elkarteak antolatua. Pausu berri honekin, euskal dantzen kasuan, eskola orduz kanpo soilik ez, eskola orduetan ere lekua izatea ahalbideratu nahi izan dute proiektu honekin. Aldaketa honekin lortzen da hain zuzen ere ikasle guztiengana iristea eta hautatu beharrean ez egotea.

Irakasle eta tutorearekin

Horretarako, ikasturte honetan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek astean Euskal Dantzako saio bat izango dute dantzako irakasle batekin eta tutorearekin.

Helburua ikasle guztiak Euskal Dantzen oinarri bat izatea da, Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutzea eta honekin goza-tzea. Maila hauetan ikasleek dan-tzak ikasiko dituzte eta aurreragoko mailetan eskolako ospakizun eta jaietan nahiz gorputz hezkun-tzako hainbat saiotan praktika-tzeko aukera izango dute.

Hortik aurrera, dantzen ikasketa sakondu nahi duenak izango du orduz kanpoko ekintzetan egiteko aukera. Bidea behintzat irekita geratuko zaio eskola ordu horietan jasotako oinarrizko irizpideak mamitu eta gero. Baina denek izango dituzte euskal dantzaren ezagutza maila bat jasotzeko aukera eta baliabideak.

Kultura eta folklorea

Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira, eta hortaz jabetuta hartu du Elizalde Herri Eskolak erabakia. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere. Guzti horren ezagutza jasoko dute bertako ikaseek.

Euskal dantza festa eta ospakizun orotan agertu izan da eta Elizaldeko ikasleek prestakuntza jasoko dute, curriculumaren barne, arlo kultural garrantzitsu eta eder honetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elizalde Herri Eskolak euskal dantzak curriculumean sartzeko erabakia hartu du

Elizalde Herri Eskolak euskal dantzak curriculumean sartzeko erabakia hartu du