diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Leihotikan-ek bere 18 urteko historia laburbildu du bilduma batean

CULTURA

Leihotikan-ek bere 18 urteko historia laburbildu du bilduma batean

«Aldarrikatu nahi dugu hemen gaudela. Gainera, datorren urtean disko bat egin nahi dugu»

10.11.11 - 02:28 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gor diskoetxearena izan zen ideia: Leihotikan taldearen historia laburbilduko duen disko bat plazaratzea. «Izan ere, talde hau mitifikatuta zegoen. Beti esaten zuen jendeak: hauek izan ziren lehenak hardcore metalikoa egin zutenak», adierazi zuen Patxi Goñi editoreak atzoko aurkezpenean. 'Oroimenak erre-tzen' ipini diote izenburu bildumari.
Iruñeko lagun ba-tzuek sortu zuten taldea duela 18 urte. Hasieran bi maketa atera zituzten, eta beste lau disko. Hau bosgarren diskoa dute, beraz. Bi eratako materialak dakartza: abesti oso ezagunak eta bitxikeria batzuk. Bi webguneren bidez (Gor etxearena eta taldearena), zaleei aukera eman zitzaien abesti gustukoenak proposatzeko. Bestetik, maketetako zenbait pieza ekarri dira bildumara, eta baita inoiz argitaratu gabeko abesti bakan batzuk ere.
«Aldarrikatu nahi dugu hemen gaudela. Hau hobby bat da gure-tzat, eta batzuek usteko zuten desagertuta geundela, baina ez, hemen gaude. Nafarroako talde zaharrenetako bat gara. Hori bai, profesionalek baino denbora gehiago behar dugu gauzak egiteko», esan zuen Gorka Armendariz taldekideak atzoko aurkezpenean. Gainera, badute proiekturik. «Laster beste disko bati ekin nahi diogu, eta datorren urtean publikatu. Atortxu Rock-en joko dugu urtarrilaren 7an, eta hori baino lehenago, baliteke Donostiako Dokan ere jotzea», jarraitu zuen Armendarizek.
Taldea 1992 urtean sortu zen. Hauek ziren hasierako partaideak: Aitor (baxua), Patxi (gitarra), Gorka (ahotsa) eta Kike (bateria). 1998an plazaratu zuten lehenbiziko diskoa, Gor etxearen bitartez: 'Hemen ez da ezer aldatzen'.
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.