diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Giro ederra Ardiki Egunean

ZALDIBIA

Giro ederra Ardiki Egunean

Mondeju-lehiaketa, gazta-txapelketa eta mondeju-muturrak dastatzea izan ziren XVII. Ardiki Eguneko ekintza nagusiak

31.10.11 - 02:17 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ardiki Kutur Elkarteak antolaturik, atzo egin zen, Zaldibian, XVII. Ardiki Eguna. Jende ugari bildu zen, eta giro ederrean bete zen programan iragarririk zegoen guztia. Era bateko eta besteko sailtzaile ibiltari asko inguratu zen Ardiki Egunaren aitzakian.
Mondeju-lehiaketa, gazta-txapelketa eta mondeju-muturrak dastatzea izan ziren plazako ekin- tza nagusiak. Hirurek lortu zuten arrakasta bikaina. Adituen esanetan, kalitate handiko mondeju eta gaztak azaldu ziren plazara, eta mondeju-pintxoak gozotan jan zituen jendeak, azkeneko muturreraino. Ez zen falta izan bestelako ikuskizunik.
Zaldibian bizi den Amezketako Maria Luisa Moreak irabazi zuen mondeju-lehiaketa. Ezin esan kasualitatea denik, aurtengoarekin seigarren garaipena baitu. Azkeneko 10 edizioetan, 9 aldiz igo da 'podium'-era. Ondoren, Lazkaoko Kaietana Etxeberria izan zen; honek ere sari asko lortu izan ditu; hirugarren postua, berriz, Zaldibian bizi den Lazkaomendiko Mari Jose Alkaiagak eskuratu zuen.
Aralarko gazta
Aralarko Gazta Lehiaketari dagokionez, Altzoko Migel Amianok lortu zuen lehenengo postua; Elordin gobernatzen du artaldea. Ordiziako Joseba Insaustik bigarren postua lortu zuen; Mendibilen larreratzen du artaldea. Hirugarren postuan, berriz, Errezilgo Juan Mari Zinkunegi 'Aitzarte E. Z.' izan zen; hau Doniturrieta Garakoan dagoena.
Herriko tabernetan egiten den bazkarian ere jende asko bildu zen, ardikiaz osaturiko menua dasta- tzen: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin eta postrean gazta. Horixe da benetako Ardiki Eguna! Krisia krisi, aurten ere jatetxe eta elkarte guztiak bete dira, guztira, 300 bat pertsona izango ziren.
Gainontzeko ekintzek ere ikusmira handia sortu zuten; esate baterako, Artesautza Erakusketak. Denetik ikusi ahal izan zen: mondejuak egiten, artilea lantzen, galtzerdiak eta saskiak egiten, eta abar. Ganadu-erakusketa ere ain- tzat hartzeko modukoa izan zen.
Musika aldetik ere ongi hornitu zuten atzo Zaldibia. Horko txistulari, dultzainari, albokari eta abarren soinuen oihartzunak entzun daitezke oraindik kaleko horma zaharretan.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Giro ederra Ardiki Egunean

Partaideek gogo handia jarri zuten sukaldatzerako orduan Zaldibiako XVII. Ardiki Egunean mondeju eta gazta lehiaketak irabazteko asmoz. :: ARGAZKIAK USOZ

Giro ederra Ardiki Egunean

Herritarrek gustura dastatu zituzten mondeju-muturrak.

Giro ederra Ardiki Egunean

Jende asko bildu zen herriko tabernetan antolatutako bazkarietan.

Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.