diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Igandeko Ardiki Eguna, eta gaztagintzako proiektua Aralarren

ZALDIBIA

Igandeko Ardiki Eguna, eta gaztagintzako proiektua Aralarren

Jaurlaritzak bultzaturiko ekimena da, mendiko gaztaren ingurukoa. Aurtengoan XVII. edizioa beteko du artzaintza, mondejua eta gazta protagonista dituen egun osoko festak

28.10.11 - 02:47 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Igande honetan, urriak 30, egingo da XVII. Ardiki Eguna, Zaldibian. Beti bezala, mondejua eta Aralarko gazta izango dira protagonista. Mondejuari dagokionez, XVII. edizioa izango da, eta gaztaren kasuan, berriz, XIV.a. Horiez gain ez da faltako bestelako ikuskizun eta ekintzarik ere: bertsolariak, mondeju-dastatzea, hainbat erakusketa diferente, menua ardikiz osaturiko lagunarteko bazkaria, eta abar.
Aralar mendia, artzaintza, Zaldibia eta Ardiki Eguna erabat loturik daude. Dakizuen bezala, sarritan mintzatu izan gara artzaintza eta Ardiki Egunaz. Aurten gai berria dakargu: 'Antzinako zaporeak. Mendiko Idiazabal gazta' proiektu pilotuaren gainean mintzatuko gara.
Aralarko Parke Naturalean ipini da martxan, Euskal Gobernuaren Nekazaritzako Departamenduaren Zuzendaritzaren eskutik. 170.000 euro inguru kostatu da. Mankomunitateak eta Goimenek ere hartzen dute parte. Momentuz, bi artzain ari dira lanean: Doniturrieta Garakoan, Gerardo Garmendia eta Arritzagan, Karlos Beloki.
Dakigunez, gazta egiteko prozesua oso zorrotza da, eta sanitate-exijentziak handiak. Arautegi bera dago fabrika handientzat nahiz produktore txikientzat. Hori eta beste motibo batzuk direla medio, artzainek ezin zuten egin gaztarik mendian. Baina teknikoak ohartu dira Europako hainbat bazterretan posible baldin bada, hemen ere izan behar duela.
Proiektu hori bultzatu duen lan-ekipoak uste du mendian egindako Idiazabal gaztaren ezaugarriak, behean egindako gaztarekin konparatuta, aski diferenteak izango direla, eta estimazioa izango lukeela merkatuan. Bestetik, Aralarko Parke Naturalean egina izateak, halako balio erantsi bat emango lioke produktuari.
Hori motibazio handia izan liteke artzainentzat, hemengo larreak erabiltzeko, ardiak itxian eduki beharrik gabe gazta egiten jarraitzeko... Horrek lagunduko luke larreak hobeto gestionatzen ere.
Esan dugun bezala, esperimentuan dago proiektua, baina, behin bideragarritasuna ikusitakoan, nahi duten artzain guztiek hartu ahal izango dute parte.
Programa
Bestalde, igande honetarako antolatu den Ardiki Egunaren XVII. edizioak egitarau biribila dakar. Goizeko 10:30ean, Diana izango da: herriko txistulari, Xapre eta Furriela, Juan Mari Beltran eta Astiazaran aita-alabak taldean, eta Hernaniko Musika Eskolako albokari, dutzainero eta txistulariak.
Ordu berean, demostrazioa jarriko da martxan: artisautza-erakusketa, gazta eta mondejuak egiten, artilea lantzen, ehuntzen, galtzerdi eta otarre egiten. Ganadu-erakusketa: ardi eta ahari loteak, pottokak, eta abarrekin. Eta, noski, azoka ere zabalduko da, produktuen salmentarekin.
12:00etan XVII. Mondeju eta XIV. Aralarko gaztaren lehiaketa ospatuko da eta tartean, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren bertso saioak. Mondejuak dastatzeko aukera izango da eta13:30ean burutuko da sari-banatzea.
14:30ean, berriz, bazkaria herriko jatetxeetan: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piparrekin, gazta, ardoa, eta kafea, kopa eta purua.
Arratsaldean, 19:30ean, lagunarteko kalejira, 2011ko Ardiki Egunari amaiera emateko, eta 21:30ean, egunari amaiera.
En Tuenti
Igandeko Ardiki Eguna, eta gaztagintzako proiektua Aralarren

Rosario Mendizabal, lehen garailea (1994), y Patxi Aierbe 'Koli', orduan Zaldibiko alkatea.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.