diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Alberdaniak eta Ereinek lau itzulpen ekarri dituzte batera

CULTURA

Alberdaniak eta Ereinek lau itzulpen ekarri dituzte batera

«Euskal irakurleari beste literatura batzuetan erruz daukatena» eskaintzea da ekimenaren xedea

22.10.11 - 03:01 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
'Batera' markapean ekin zioten iaz elkarlanari Alberdania eta Erein argitaletxeek. Lehen labealdian «publiko zabal batentzako moduko» bi liburu ekarri zituzten. Atzo aurkeztu zuten bigarrenean, berriz, lau, jatorri oso desberdinetako beste horrenbeste lanen itzulpenak. Bat datoz denak ekimenaren xede nagusiarekin: «Euskal irakurleari beste literatura batzuetan erruz daukatena» eskaintzea.
Lau liburuetan, bakarra dago fikziotik urrun: 'Konprometitu zaitezte!', Gilles Vanderpootenek Stéphane Hesseli (euskaraz Denonarteanek argitaratu zuen 'Haserretu zaitezte!' famatuaren egileari) egindako elkarrizketa luzea biltzen duena. 94 urteko aktibista 'gaztearen' ekintzarako eta konpromisorako deia Josu Zabaletak euskaratu du. Euskara ekarria -eta argitaratu gabea- du halaber 'Mendearekin dantzan', Hesselek Frantzian 1997an argitaratu zuen autobiografia, gaztelaniaz duela hamabost egun kaleratua. Zabaletaren ustez, «interesgarria izango litzateke Hesselen autografia edukitzea, jakiteko zein lekutatik datorren» haserretzera eta konprometitzera gonbidatzen gaituen hori.
Zibermaitasuna eta beste
Hesselena ez da Espainian bide polita egin duen liburu bakarra. Daniel Glattauer austriarraren 'Ipar haizearen kontra' eleberriak oso ondo funtzionatu zuen iaz gaztelaniaz, eta antzerkirako egokitu berri du Ttanttaka konpainiak. Aspaldian Berlinen bizi den Irati Elorrietak euskaratu du posta elektroniko bidezko solas luze-luze baten hariari jarraitzen dion liburua. Gaizkiulertu batekin abiatutako harremana, mezuen joan-etorrian zibermaitasun historia bilakatuko dena, «gidoi lan perkektua» eginda kontatu du hogei urtez kazetari lanetan aritutako Glattauerrek .
'Ipar haizearen kontra' ez da alemanetik euskarara ekarri duten liburu bakarra. 'Arkadia iratzarria' ere alemanez idatzi zuen Kai Meyer literatura fantastikoko idazleak, eta Pello Zabaletak euskaratu du. Trilogiak oso gogoko dituen Meyerren lan dezente daude gaztelaniara itzuliak; Alemanian 2009an argitaratutako hau, ordea, lehenago heldu da euskarara gaztelaniara baino. Publiko gaztearen artean arrakasta handia duen idazleak bere estiloari eusten dio 'Arkadia iratzarri'-an, New Yorketik Siziliarako bidaia egiten duen neska gazte baten bitartez mafia eta magia, errealitatea eta mitoa uztartuz.
Errealitate gordin-gordina islatzen du, berriz, Sofi Oksanen idazle finlandiar gaztearen 'Garbiketa' lanak. Independentzia lortu berri duen Estonian, Stalinen purgak jasan zituen amona baten baratzean errusiar mafien eskuetatik pasatako neska gazte bat azalduko da. Bien arteko solasa eta 1939tik 1992ra bitarteko historia korritzen duen narrazioa familia oso batek itzuli du, elkarlanean, finlandieratik euskarara: Joseba Ossa zumaiarrak, Mia Rissanen finlandiarrak eta haien alaba Maia Ossa Rissanenenek. Amak itzuli, aitak zuzendu eta alabak eman azken begiratua; azken batean, eskarmentu handiko itzultzailea den Ossak esan bezala, alaba baita finlandiar euskalduna...
En Tuenti
Alberdaniak eta Ereinek lau itzulpen ekarri dituzte batera

Ezkerretik eskuinera, Alberdaniako Inazio Mujika Iraola; Josu Zabaleta itzultzailea; Joseba Ossa eta Mia Rissanen, erdian alaba Maia dutela, eta Ereineko Iñaki Aldekoa. :: RIVAS

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.