diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Intxurreko infantil mutilen taldeak garaipenarekin estreinatu du denboraldia

ALEGIA

Intxurreko infantil mutilen taldeak garaipenarekin estreinatu du denboraldia

18.10.11 - 03:13 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Idiazabalgo taldeari 2-3 irabaziz hasi du 2011-12 denboraldia Aralar Intxurreko infantil mutilen taldeak. Jokoan ziren lehenengo hiru puntuak poltsikoratuta, beraz, sailkapeneko hirugarren postuan dira alegiarrak, lehenengo bietan dauden Tolosa eta Lazkaorekin puntutara berdinduta. Datorren asteburuan apur liteke berdinketa hori, tolosarrak izango baitituzte aurkari Elorri futbol zelaian jokatuko den neurketan.
Beste behin ere aipamen berezia merezi du kadeteen mailan diharduen nesken taldeak, 10-1eko emaitzarekin hartu baitzuten mendean Andoaingo Euskalduna. Laugarren partida jarraian irabazi ostean, sailkapeneko bigarren postuan dira alegiarrak hamabi punturekin, lidergoan den Tolosarekin puntutara berdinduta. Datorren astean hirugarrenean den Ordiziaren aurka jokatuko dute etxean.
Jubenil mutilen taldeak ere andoaindarrak izan ditu arerio pasa den jardunaldian, eta hauek ere hiru puntuak eskuratu ahal izan dituzte: 4-1 irabazi zioten Euskalduna Bri. Gauzak horrela, laugarren postuan dira sei punturekin, aurretik duten Segura Goierrirekin eta atzetik duten Urola Brekin puntutara berdinduta. Azken hau izango dute arerio datorren asteburuan.
Preferentean diharduen Intxurreko taldeak 5-2 galdu zuen Eibartarraren aurkako neurketa. Ondorioz, hamabosgarren postuan dira bost punturekin, atzetik zuten Eibarko taldeak aurrea hartu baitie. Datorren asteburuan Getariako Ketaren aurka jokatuko dute; getariarrak bosgarren postuan daude hamaika punturekin. Eta amaitzeko, kadete mutilen taldeak ere ezin izan du punturik eskuratu pasa den jardunaldian. 2-1 galdu zuen Tolosa Bren aurka eta, ondorioz, punturik gabe jarraitzen dute. Ea datorren asteburuan Beasain Bren aurka denboraldiko lehenengo puntuak eskuratzeko moduan diren.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.