diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Asier Illarramendi eta David Zurutuza, Oiartzun kontu kontari

OIARTZUN

Asier Illarramendi eta David Zurutuza, Oiartzun kontu kontari

Biharko 'Kirolez Blai' saioan Oiartzun K.E. eta Reala izango dira aztergai 13:15ean

18.10.11 - 03:12 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Futbola izango da jorratuko den gain nagusia bihar Oiartzun Irratiko Kirolez Blai saioan eta ez nolanahiko gonbidatuekin. Oiartzunen dagoen maila altuenengo taldea batetik eta Gipuzkoako erreferentzia bestetik ondo ordezkatuak egongo dira Joxe Migel Lopezek zuzentzen duen saioan, beti bezela 13:15ean zuzenean eta 20:30etan errepikatuta.
Biharkoan Errealeko jokalari ospetsuenetakoak izango dira Oiar-tzungo Irratian. Egun joko zuzendari lanak hobeto burutzen dituzten Asier Illarramendik eta David Zurutuzak tarte bat egingo dute euren agendan Oiartzungo entzuleen artean euren gogoetak egiteko.
Bestalde, Oiartzun Kirol Elkarteko ohorezko erregional taldeko Beñat Apaolaza eta Unai Arbelaitz ere irratsaioan izango dira herriko talde gorenaren bilakaera azaltzeko. Betiko moduan, seriotasuna eta humorea uztartuko dira solasaldiaren zehar eta futbolzaleek ikasteko parada bikaina izango dute biharkoan.
Lau gonbidatuak asteburuko analisia egingo dute eta aurrera begira aurtengo helburu nagusien berri emango dute. Lauak ere amorru puntuarekin hitz egitea espero da, bai Errealak eta bai Oiartzunek etxetik kanpo galdu egin baitute azken jardunaldian. Donostiarrek Zaragozan 2-0 galdu zuten itxura eskasa emanda. Oiartzuarrek aldiz, hiru partida jarraian irabazi ondoren ezin izan zuten bolada onari jarraipena eman eta Mondragonen aurka 2-1 galdu zuten.
Hurrengo asterako animoak ere eskatuko dizkiete oiartzuarrei. Herritarrak Trintxerperen aurka jokatuko dute Ugaldetxon eta Errealak Getaferen kontra Anoetan.
En Tuenti
Asier Illarramendi eta David Zurutuza, Oiartzun kontu kontari

Beñat Apaolaza eta David Zurutuza Oiartzungo Irratian

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.