Dagoeneko Arrasaten martxan den 'Bularretik Min-tzora' egitasmoak herriko 725 haurren irakurzaletasuna eragingo du. Galtzagorri elkarteak eta Arrasateko Udalak hitzarmena sinatu dute egitasmoa bultzatzeko hurrengo urteetan.
'Bularretik Mintzora' irakurketa sustatzeko egitasmo bat da. Haur txikien (0-6 urte) guraso eta hezi-tzaileei zuzentzen zaie, haiek irakurketa ohiturak sortzeko beren inguruko haurrengan. Irakurketa bitartekariei, guraso, hezitzaile eta bibliotekariei, egitasmoak eskain-tzen die egitarau ordenatu bat baliabideak, formazioa eta informazio aukerak luzatzearekin batera.
Galtzagorri Elkarteak sortu zuen egitasmo hau 2007an, Eusko Jaurlaritzaren babespean. Erkidegoko hamabi herritara hedatu da dagoeneko.
50 irakasle
Arrasaten esperientzia jada abian da Udal Liburutegitik eta ikastatxeen parte-hartzearen bitartez, haurrengana eta haien gurasoengana ailegatzeko helburuarekin.
Lehenengo ekimena irakasleei formazioa ematera bideratu da. Arrasateko 50en bat irakaslek hasi zuten irailean formakuntza hau. Euskal haur literatura curriculumean txertatuz, irakurketa ulerkorra burutzeko bideak aztertzen dihardute.
Gurasoak ere laster batean formakuntza saio hauetako hartzaileak izango dira. Juan Kruz Igerabide idazleak haur poesiaz jardungo du bihar asteazkenean, Kulturate 19:00etan, guraso eta irakasleentzat. Eta azaroaren 3an, leku eta ordu berean, Juan Karlos Alonso psikologoak 'haur literaturaren garrantzia haurraren garapenean' izango du berbagai. Pello Añorga kontu kontalariak ahozko literaturaren inguruko saioak emango ditu urtarrila eta otsaila artean.
Irakurketa klubak
Formakuntzaz gain, 'Bularretik Mintzora' egitasmoak irakurketa klubak bultzatuko ditu. Dinamizatzaile baten eskutik, euskal haur literaturako liburu ederrak partekatuz, ahozko kontakizunak burutz eta guraso eta haurren parte-hartzearekin.
Epez epe haur guztien etxeetara informazio eta formazio baliabideak bidaliko dira. Hala nola, haurrekin batera etxean burutzeko irakurketa irizpideak eta bibliografiak. Euskal tradiziozko jolasak, jolasak, kantuak eta ipuinak jasotzen duen Bularretik Mintzora liburu-diskoa, eta aurrerago, Sasi Guztien Gainetik liburu-diskoaren oparia, gurasoek ikasi eta haurrarekin batera erabiltzeko. Gainera, aurki web gune bat jarriko dute martxan informazioz betetako buletin hilabetekari batekin.
Maletak eta motxilak
Aurrerago etxea, biblioteka eta ikastetxea lotzen dituzten ekimenak bideratzen hasiko dira.
Liburuz beteriko 'maletak' egongo dira bibliotekan maileguan etxera eramateko.
Ikasgela bakoitzean 'motxila' bat egongo da. Txandaka haur bakoitza bere gurasoekin abiatuko da bibliotekara. Hor nahi duen liburua aukeratu eta etxera eramango du. Gurasoekin etxean irakurri eta begiratu ondoren, ikastetxera eraman eta liburu hori aste osoan bertan egongo da, gonbidatutako liburu gisa. Hurrengo astean bere haur batek beteko du txanda.
Hasierako galdekizunak
Bestalde, aste honetan banatuko dira Arrasaten 'Hasierako galdekizunak. Hiru urteko gurasoek jasoko dute galdekizun bat gutunazal batean. Aldi berean, irakasle guztiek eta bibliotekariek ere beste hainbeste josoko dute. Horietan biltzen dituzten datuak, beraz, berahala prozesatzen hasiko dira egitasmoan hobekuntzak aplikatzeko.