diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Primerako produktuak igandeko azokan

ZIZURKIL

Primerako produktuak igandeko azokan

XIV. edizioa izango da aurtengoa eta produktu ugari eskaintzeaz gain, tailerrak eta gizon proba izango dira

14.10.11 - 02:56 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Zizurkil gorako aurtengo azoka inoiz baina bereziagoa izango da. Hamalau urte badira udaletxe eta eliz inguruan eta Intxaur pilotalekuan azoka egiten dutela bertan eta aurten, 53 postuetan erosteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren lagunek.
Atzo, Josemari luengo alkateak, Iñigo Muñoz zinegotziak eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak azokaren berri eman zuten dualetxean eskainitako prentsaurrekoan. Luengo azaldu zuen ohi bezla, «azoka bi gunetan banatuta egongo da. Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorritako artisau eta produktore egongo dira bertan, baina azokako protagonistak, Zizurkilgo baserritarrak izango dira». Alkateak azpimarratu zuen «arratsaldeko ordu batean Zizurkilgo azoka bereziko saria banatuko dugu. Aurtengoan, Olentzo jatetxeake skaintzen du saria eta lau lagunentzat afari edo bazkaria izango da».
Ingurugiroko zinegotzia den Iñigo Muñoak berriz azaldu zuenez «Zizurkilgo zazpi baserritarrek hartuko dute parte azokan euren produktuekin». Hauekin betera «23 postu egongo dira janaria saltzen, horietakoak 3 bertakoak, eta gainontzekoak artiasauenak izango dira». Hamalaugarren edizioa izanik «azokan parte hartuko duten lagun batzuk errepikatu egingo dute, baina badaude bi postu berri». Nobedadeeen artean aipatzekoa da «Kataluinako kaba dastatzeko aukera egongo dela postu batean eta txakolin ekologikoa ekoizten duen produkture bat etorriko da Olaberritik».
Bestalde, Zizurkilgo Udalak talo solidarioak saltzeko postua jarriko du eta lortzen den dirua El Salvadorreko Segundo Montesen alde izango da. Tolosaldea tourrekoak ere bertan izango dira, Pedro Mari Otaño herri eskolakoekin batera. Bestalde, San millan eskolako ikasleak ere euren postua jarriko dute eta Erniobea BHIkoak ere bertan izango dira.
Azoka goizkeo 11:00tatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, baserriko produktuak eta artisauak erakutsiko dira postuetan.
Urtero legez, doako autobus zerbitzua eskainiko da Bulandegi bideko errotondatik edo Zubiaurretxotik Zizurkil Goiko plazara egun guztian zehar.
Beira eta zeta tailerrak
Aurtengo berrikuntzeen artean aipatzekoa da, bi tailer irekaik antolatu direla Intxaur pilotalekuan. Batetik, Iruran duela sei urte zabaldu zuen Igor Obeso artisauak ikuskizun berezia eskainiko du. Putz egiten beira nola lantzen duen erakutsiko du eta jendeak proba egiteko aukera izango du, pieza txikiak eginez.
Obeso azoketarako prestatuta duen labe txikia eramango du beira puztuaren erakustaldia egiteko. Pitxerrak, beirazko animaliak, jarroiak edota kopak egingo ditu bertan.
Bestalde, zeta amrgotua egingo dute igandean. Nahi duen orok tailerrean parte hartzeko aukera izango du. Kasu honetan antolataileek aditzera eman zutenez Zizurkilgo armarria edo osatu eta gero amrgotzera gonbitea luzatu diete azokara hurbiltzen diren laguneei. Meanoko Azizapuch tailerrekoak izango dira zeta lana egiten arituko direnak.
Larrua, abarkak, egurrezko irudiak, keramika, bitxigintza, egur taila, harria, tindaketa naturalarekine gindako arropa, testila, boltsa eta telazko brotxeak, eta abar luze bat izango dira egunean zehar Intxaur pilotalekuan. Herriko artisauen artean, Juani Alkorta, Patxi Otegi eta Elizpe jubilatuen ekarteko lagunen lanak ikusgai egongo dira.
Giza proba arratsaldean
arratsaldeko 6etatik aurrera berriz, EL DIARIO VASCO, Kutxak eta Lurlan elkarteak lagundurik, Gipuzkoako bigarren giza-proba txapelketa jokatuko da. Zizurkil, Orio, zuamrraga, Urretxue ta Aiztondo-Oarso taldeak arituko dira nor abino nor.
Talde bakoitza zortzi lagunez osatutakoak izango dira, 660 kilo azpikoak. Harria berriz, 950 kilokoa izango da eta egin beharreko lana, 15 minututako bi saio talde bakoitzak.
Lehia gogorra izango da Zizurkilgo probalekuan.
En Tuenti
Primerako produktuak igandeko azokan

Ainhoa Larrea, Josemari Luengo eta Iñigo Muñoz atzo azokako kartelak eskuan dituztela. :: BELAUNTZARAN

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.