Iazko ikasturtean izandako harrera ona ikusirik, aurtengorako ere egitasmo berriak dakar-tza AEK-k Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Iazko ikasturtean jarri zuten Mintzalagun programa abian, eta programa horren martxa ona ikusirik, aurtengoan Gurasolagun egitasmoa ere abian jarri dute.
Bi programen helburua bera da. Euskaraz aritzeko ohitura dutenak ohiturarik ez dutenekin elkartu, eta astean behin ordubetez behin-tzat euskaraz aritzea da helburua. Horrela, «pixkanaka euskaldunon harreman sareetan integratzeko zailtasuna dutenei irtenbidea ematea lortu nahi da», Oihana Epelde AEK-ko kide eta Mintzalagun eta Gurasolagun programetako dinamizatzaileen hitzetan.
Bi programa horietan izena ematen dutenek, jariotasuna landuko eta hobetuko dute, euskaraz hitz egiteko ohitura beren bizitzan txertatuko dute; eta, era berean, euskara eragile bihurtuko dira programan parte hartzen dutenak ere. Horretaz gain, gizarte sareak sortzeko izango dute euskaldun berriek eta «horren bidez, nabarmen azkar-tzen eta sendotzen da euskaldun-tze prozesuak», azaldu du Oihana Epeldek. Gurasolagun egitasmoak «gurasoentzat ez ezik, horien seme-alabentzako ere mesedegarri» izango dela azpimarratu du Agurtzane Epelde Euskara zinegotziak. Proeiktu horren bidez «eskoletan, parkeetan, kiroldegian eta beste hainbat lekutan gurasoen artean euskal giroa» handitzen lagunduko duela uste du.
Programan parte hartzeko
Iaz jarri zen Azkoitian lehen aldiz Mintzalagun programa, eta Agur-tzane Epelde Euskara zinegotziak azaldu bezala, «ez AEK-k ez udalak espero ez zituen emaitzak», izan zituen. 30 lagunez osatutako 10 bikote aritu ziren astean ordubete gutxienez «giro ezin hobean» euskaraz. Parte hartzaile gehienek aurten errepikatzeko asmoa azaldu dutela ere gaineratu dute.
Programan parte hartzeko euskaraz komunikatzeko gaitasuna besterik ez da izan behar. Hala nola, euskaldun osoak, eukaltegiko ikasleak, ikasle ohiak, etxean euskara jaso dutenak. har dezakete parte. Norberak duen euskara konparti-tzeko gogoa duen edonork har dezake parte, horrela euskaraz bizi nahi dutenei laguntzeko.
2-3 laguneko taldetxoak egingo dira parte hartzaileen artean. Taldeak egiterako garaian zaletasun, adin eta denbora librea izango dira kontuan. Talde horiek astean ordubete elkartuko dira gutxienez nahi duten ekintza burutzeko. Gurasolagun programaren kasuan, guraso direnekin osatuko dira taldeak.
Programa horietakoren batean parte hartu nahi duen orok Praktikatu webgunean informazio gehiago eta programaren nondik norakoak aurki ditzake. Horretaz gain Azkoitiko AEKra edo Azkoitiko Euskara Zerbitzuetara ere jo dezakete. Horretaz gain, herriko leku publikoetan edonork eskura ditu eskuorriak, eta horiek bete eta AEK euskaltegian edo Udaleko Euskara Zerbitzuetara eraman beharko da. Izen emate epea gaur bertan ireki da, eta nahiz eta programa azaroan hasiko den abian, urte osoan izango da programa horietan izena eman eta parte hartzeko aukera.