diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
'Klikmetroak' ekimenak abiada hartu du azkenaldian

EUSKERA

'Klikmetroak' ekimenak abiada hartu du azkenaldian

Atzo arratsaldean 4.700 metro osatu ziren, eta helburua da zirkuituaren 5.930 metroak harrapatzea

28.09.11 - 02:20 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
'Klikmetroen' ekimena 4.700. metrora iritsi zen atzo. Beraz, azken egunotan martxa ona hartu du, eta oso litekeena da igandea baino lehen helmugara iristea, hau da, Kilometroen ibilbideak dituen 5.930 metro horiek harrapa-tzea.
Kilometroen festaren inguruan ekimen berri bat jarri da abian, aurten lehenengoz: «Klikmetroak». Era horretara, herritar arruntak Kilometroen aldeko metro bat edo beste egin dezake Internet bidez, eta, paraleloki, enpresa eta erakundeek metro horiek finantziatu di-tzakete gero. Hau da helbidea Interneten: «klikmetroak.com». Ekainaren 17an hasi zen ekimena eta, orain arte, 4.700 metro osatu dira. Antolatzaileek nahi lukete datorren igandeko zirkuituaren 5.930 metroak osatzea, hau da, 5.930 lagunen mosaiko handi bat osatzea. Orain dela zortzi egun zaila zirudiena samurrago dirudi orain, azkenaldian abiada handia hartu baitu ekimenak.
Asmoa, 1977. urteko lehen Kilometroak haren asmoari jarraituz, norbanakoen konpromisoa eta babesleen ekarpen ekonomikoak uztartzea da, oraingo honetan Interneten. Bi hankak ditu beharrezko «klikmetroak.com-ek: norbanakoak eta babesleak. Metroa egin nahi dutenek lan txiki bat baino ez dute egin behar: aski da formulario bat betetzearekin: argazki bat, izen-abizenak, e-posta eta Kilometroekin zerikusia duen mezua. Edo, Facebook edo Twitter kontua irekita duten erabiltzaileek, handik klik egin eta hartu ahalko dute metroa, modu bizkorragoan (bide batez, sare sozial horietako beren lagunei ere abisua pasako dielarik). Aukera berri bat ere sortu da azkenaldian: metroak egitera lagun eta ezagunak gonbidatu. Gero, lagunak, e-posta bidez, konfirmatu egin beharko du metroa.
Babesleen laguntzari dagokionez, 5 metroko laguntza 50 euroan dago; 15 metrokoa, 100 euroan; eta 50 metrokoa 300 euroan.
Honezkero metro asko dira, eta ondorio jakingarri batzuk atera dituzte Kilometroen antolatzaileek; adibidez, aztertu dute metroak 'nondik' egiten dituen jendeak. %70ak e-posta eman eta hura konfirmatu ondoren hartu du metroa; %23ak bere Facebook-eko kontua erabili du, eta %5 pasatxok bere Twitter kontua.
Lehen-lehenengo metroa Ikasberri ikastolako lehendakariak egin zuen, Aitor Unanuek. Mezu hau utzi zuen: «Klikmetroz klikmetro, Klikarien uholdeaz osatuz goaz Kilometroak. Euskararen gotorleku den Urola bailarak ere izan dezan bere ikastola. Eskuz esku, margoz margo, auzoz auzo, haurrari entzunez auzolanean, eraiki ahal izateko herri baten geroa».
Bi milagarren metroa osatu zenean, jolasa antolatu zuten, 'Non dago Wally?' zeritzana. Alegia, bilatu behar da, parte-hartzaileen mosaiko handi horretan, non dagoen Wallyren irudia.
En Tuenti
'Klikmetroak' ekimenak abiada hartu du azkenaldian

Atzo arratsaldean Kiloemetroen webgnearen egoera.

Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.