diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Ez diren gauzak' erakusketa zabalduko da gaur Oxford aretoan

ZUMAIA

'Ez diren gauzak' erakusketa zabalduko da gaur Oxford aretoan

MLDJ taldearen sorkuntza lana urriaren 16ra arte ikusi ahal izango da. Erakusketa 20:00etan zabalduko da eta 21:30ean kontzertua emango dute Elbis Rever bikoteak eta Jon Mantxik Ihintzan

23.09.11 - 02:26 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Etengabean aritu dira lanean azken aste honetan Alondegiko Oxford aretoan, gaur iluntzeko irekierari begira. Izan ere, gaur zabalduko ditu ateak MLDJ taldeak sustatutako 'Ez diren gauzak' erakusketak. 20:00etan izango da irekiera ekitaldia eta ondoren, 21:30ean kontzertua izango da Ihintza tabernan Elbis Rever taldearen eskutik. Ibizako bikote honek Jon Mantxi zumaiarraren kolaborazioa jasoko du gaurko kontzertuan.
Manu Uranga, Lorea Alfaro, David Martinez Suarez eta Jon Otamendik osatzen dute MLDJ taldea. Gaurtik aurrera ikusi daitekeen erakusketa proiektu zabalago baten bigarren atala bezala ikusten dute.
Proiektu hori orain urtebete inguru hasi zuten Bilbon. «Bertan elkartu ginen eta elkarrekin lanean hasi ginen. Proiektuak aurrera zihoala, lokal bat alokatu genuen eta ekimen desberdinak eraman genituen aurrera», dio Jon Otamendik. «Helburua lokal horretan lan egitea zen eta beharrak sortzen zirenean espazio hori jendeari zabaltzea eta beste artista batzuei kolaborazioak eskatzea», gaineratzen du Lorea Alfarok.
Sei hilabeteko lanaren ondoren, emaitza publiko egin zuten erakusketa batekin. Beraien web orria (www.mldj.org) ere erabili dute proiektua erakusteko eta baita egindako lanaren bilgailu bezala.
Proiektu zabal hori ez zen, baina, Bilboko erakusketarekin amaituko. Jarraipena izango zuen beste bi ekimenetan: Zumaiako erakusketa eta amaierako argitalpenean.
Marrazkiak, margoak, bideo instalazioak, argazkiak eta beste zenbait teknika ukitzen dituzten erakusketa honetan Proiektuaren atal bat izanda ere, erakusketa era independente batean ikusten dute. «Garbi geratu behar duena da Bilbon gertatu zena, Bilbon geratu zela. Erakusketa hau modu independente batean ikusi behar da», dio Manu Urangak zumaiarrak.
Independente izanda ere, Bilboko erakusketak lotura zuzena du Zumaiakoarekin. Izan ere, han gertatutakoa era batera edo bestera laburbildu nahi izan dute Zumaian proiektu amaierako argitalpen bati begira. «Bilbon gertatutakoak badu hemen halako hausnarketa bat. Ariketa baten moduan, lagunduko digu argitalpenerako bahetze lan bat egiten», azaltzen du Loreak.
Beste erakusketekin alderatuta, badu honek zerbait desberdintzen duena. «Ohiko erakusketatan bi alde izaten dira: alde batean lana enkargatzen duena, testua idazten duena, muntatzaileak, etab., eta bestean artistak. Hemen denok bat egitea nahi izan dugu eta hauek ere kolaboratzaile bezala ikusten ditugu», aipatzen du Jon Otamendik. Zumaiarrek izango dute presentzia kolaboratzaileen artean: Jon Mantzisidor (Jon Mantxi) eta Ismael Manterolak ere parte hartuko dute. Lau kideak ez dira jaso ditzaketen kritiken beldur. «Ohikotik kanpo ateratzen den zerbait ikusten duenean, jendeak atzeraka egiten du; ez da eroso sentitzen. Baina ikusten doan heinean, sartzen joaten da», onar-tzen du Otamendik. Iritzi guztiak baliagarriak direla ere gaineratzen du: «Esan daiteke talde edo zirkulu berean mugitzen garela Bilbon. Handik aterata beste iritzi batzuk jasotzen ditugu eta artista bezala baliagarriak dira ikasteko».
En Tuenti
'Ez diren gauzak' erakusketa zabalduko da gaur Oxford aretoan

MLDJ. David Martínez Suarez, Leire Alfaro, Manu Uranga eta Jon Otamendi. :: ROMATET

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.