diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Aretoa beteta Mutrikun 'Soka ez da eten' lana jarraitzeko

AZPEITIA

Aretoa beteta Mutrikun 'Soka ez da eten' lana jarraitzeko

Azpeitiko sokamuturraren historia jasotzen duen DVDa eskaini zuten Zezen Beltz elkartekoek

26.08.11 - 03:28 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Mutrikuko Udalaren udako egitarauaren barnean aurkezten zen 'Azpeitiko sokamutura. Soka ez da eten' dokumentalaren proiekzioa. Udako gau baterako plan ezin hobea zen Azpeitiko Sokamuturraren historiaren nondik norakoaz janztea. Horrelako zerbait pentsatuko zuten Mutrikuko kultur etxeko aretora gerturatu ziren ehun lagunak. Aretoa gainezka zegoen gaueko hamaiketan Enekoitz Esnaolak, dokumentalaren egileak, hitzaurrea egin zuenean. Minutu labur batzuk besterik ez zituen behar izan dokumentalaren zuzendariak bere obra aurkezteko. Gainera, ikusleak irrikan ziren bideoa ikusteko. Zezen Beltzekoak izan ziren emanaldiaren arduradunak. Ekitaldia amaitu ostean jendearen aurpegiak ikusita eta esanak entzunda, gustura gelditu zirela esan daiteke.
Gogoratu behar da Mutrikun sokamuturrarekiko tradizio handia badutela eta dokumentalean bertan azaltzen diren hiru ganadutegi - Albizu, Arno eta Gorixo - Mutrikukoak direla. Ganadutegi horiek Azpeitiko jaietan sokamuturreko zezenak ekartzen dituzte.
Sokamuturraren inguruko dokumental hau otsailean estreinatu zen Sanagustin kulturgunean inauteri garaian, orduan ere izaten baita sokamuturra Azpeitian. Ikus-entzunezko honen mila DVD ale atera zituen Azpeitiko elkarteak eta Juantxo Txiki tabernan daude eskuragarri 10 eurotan.
En Tuenti
Aretoa beteta Mutrikun 'Soka ez da eten' lana jarraitzeko

Ikusleak dokumentala jarraitzen. :: ZEZEN EBLTZ

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.