diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskarak badu lekua aisialdian

HONDARRIBIA

Euskarak badu lekua aisialdian

Hondarribia eta Irungo 150 haur eta gaztek Araban dagoen Zuhatza Irlan hamar eguneko egonaldia egin dute 20 begirale boluntariorekin. Betti Gotti Euskara Elkarteak udalekuak antolatu ditu zortzigarren urtez

23.08.11 - 03:54 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Jolasetan parte hartu, abestu, eskulanak egin, suaren inguruan dantzatu eta mota guztietako ur-ekintzekin freskatu. Hauek dira Hondarribia eta Irungo 150 haurrek egin dituzten jarduerak Arabako Zuhatza Irlan Betti Gotti Euskara Kultur Elkartearen eskutik. Taldeak zortzigarren urtez udalekuak antolatu ditu eta aurten haurren kopurua handitu behar izan zuten itxaron zerrenda luzea zegoelako. Azkenean, 8 eta 11 urte arteko 94 haur hamar egunez egon dira irlan eta 12 eta 15 urtekoak gaur arratsaldean itzuliko dira hamabi egunez etxetik kanpo ibili ondoren.
Zuhatza Irla Euskal Herriko handiena da eta Gasteiztik 15 kilometrora dagoen Ullibarri-Ganboa urtegian kokatzen da. Bertan, Arabako Gaztediaren Foru Erakundeak 500 lagunentzako aterpetxea kudeatzen du non, betiko ekintzez gain, gazteek ur-ekintzak egiteko ere aukera badute: arrauna, surf, wind-surf, pedalo, belaontzia eta piraguismoa. Jarduera hauek guztiak bertan bizi diren hamar begirale espezialistarekin egiten dira.
Hauen artean, Jon Sagrado 'Goxo' hondarribiarra aurkitzen da. Orain dela hamabi urte irlan sartu zen herrian piraguismoan zebilelako eta ezagun batek lanean hasteko eskaintza egin ziolako. Zuhatzan bizi da apirila bukaeratik urrira arte eta berak dioenez, «pribilegio handia da hemen lanean aritzea baldintzak oso onak direlako, lanarekin disfrutatzen dudalako, lekua zoragarria delako eta lankideen arteko giroa apartekoa delako».
Euskara aisian bultzatu
Betti Gotti 2004an sortu zen euskara aisian bultzatzeko helburuarekin eta eskualdeko gazte boluntarioz osatuta dago. Hauek udaleku osoa antolatzen dute udaberrian egin diren inskripzioetatik irailean idazten den ebaluaketaraino. Miren Polo eta Oihana Lucas hasieratik taldean daude eta argi dute «lana handia dela baina haurrak ondo pasatzen ikustean sartutako ordu guztiek eta esfortzuak ahazten ditugu».
Leire Otxandorenak 19 urte ditu eta udalekuetan haur bezala parte hartu ondoren hirugarren urtez begiralea izan da aurten. Bere hitzetan: «Lo gutxi egiten dugu eta barruan egon arte ez zara kontura-tzen zenbat lan egin behar den, baina merezi du». Haurren artean Iratik 9 urte ditu eta bigarren urtez errepikatu du «iaz oso ondo pasatu zuelako». Aurten ere dena primeran atera da eta gutxiago gelditzen da 2012ko udalekuak antolatzeko.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Euskarak badu lekua aisialdian

Elkarrekin. Hiru txandetako haur eta begiraleek bideoklip bat grabatu zuten Ze Esatek taldearen 'Kantuz eskertuz' abestiarekin..

Euskarak badu lekua aisialdian

Freskagarria. Ura protagonista da programaturiko jolasetan.

Euskarak badu lekua aisialdian

Espezialista. Jon Sagrado 'Goxo' hondarribiarra azalpenak ematen.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.