diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Arditurriko meategietako sakoneko pasarela berria inauguratua geratu zen atzo

OIARTZUN

Arditurriko meategietako sakoneko pasarela berria inauguratua geratu zen atzo

Meategietako langile izan zirenak bisitatu zuten lehenengoz ibilbide berritua

16.07.11 - 04:06 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Hiru urte igaro behar izan dira Arditurriko meategietako sakoneko ibilbideko lan guztiak amaituta ikusteko. Atzo, Aiora Perez de San Roman, Oiartzungo alkateak, eta Miren Irigoien, Asier Legorburu eta Oihan Tello zinegotziek inauguratu zuten Lezoko, Pasaiako, Lesakako eta Goizuetako udal ordezkariekin batera oiartzuar guztiek gozatu dezaketen altxor hau.
Lanek fase desberdinak jarraitu dituzte. 2009an hasi ziren, bigarren irteera egin zenean. Iaz, bi ibilbideak lotu ziren eskailera bidez eta aurten beheko ibilbidearen segurtasuna hobetzeko lanak egin dira.
Arditurriko meategiak 2008an ireki ziren turismorako. Oiartzungo Udalak benetako apustua egin du. Ordutik 46.000 bisitarik baino gehiagok ezagutu dute kultur ondare zoragarri hau, paisaia eder honetaz gozatu eta Aiako Harria Parke Naturaleko bihotzeraino sar-tzeko aukera izan dute meategi barruan eskaintzen diren bi ibilbideei esker. Plan integral bat egiteko aukera paregabea durarik gabe.
Lan hauek guztiak burutzeko, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lagun-tza ere izan du eta haiei eskerrak eman zizkien atzo alkateak. «Oiar-tzunentzako zein eskualdearen-tzako hain garrantzitsua den eremu honetako aukera turistikoak sustatzen laguntzeagatik», eman zituen hain zuzen eskerrak Aiora Perez de San Romanek.
Erakundeen elkarlana
Aukera baliatuz, alkateak Arditurriko proiektuak etorkizunari begira dituen erronkak ere gogora ekarri nahi izan zituen, Parketxearen proiektua edo kirol ibilbideak esaterako. Argi utzi zuen ez duela zalantzan jartzen «aurrerantzean ere erakunde guztiok elkarlan estuan jarraituko dugula proiektu honen ibilbidean».
Jendeari ireki aurretik, luxuzko bisitariak izan zituen Arditurriko meategietako ibilbide berrituak: bertako langile izan zirenak. Izan ere, ingurune honen aberastasun geologikoaz gain, aberastasun sozio-ekonomikoaren isla argiena dira langile horiek.
Hemendik aurrera bisitariak 2008ko udan buruturiko indusketa arkeologikoaren gunea ikusteko aukera izango du, bertan denborak estalitako sekretuak, eta orain aurkitu izan direnak, hala nola, erromatar garaiko meazulo zati batzuk, ezagutzeko parada izango duelarik.
Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen ibilbide honetan, bidaiariari kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko zaizkio, bere kabuz lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak identifikatzeko gakoak eskainiz. Aisia eta didaktika batera.
En Tuenti
Arditurriko meategietako sakoneko pasarela berria inauguratua geratu zen atzo

Inaugurazioa. Alkatea proiektuaren inguruko hitzaldian.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.