diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Uzarragako eraikina eta eliza itxi egin dituzte herenegungo meza ondoren

ANTZUOLA

Uzarragako eraikina eta eliza itxi egin dituzte herenegungo meza ondoren

Jausteko arriskua dagoelako hartu dituzte neurriak

26.06.11 - 02:44 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Uzarragako San Joan eliza eta eraikina itxita geratu ziren herenegun, egubakoitzean, San Joan egunez hain zuzen ere, emandako meza nagusiaren ondoren. Aurretik jarrita zeuzkaten hesiak udal langileek, plazan zein elizperako bidean. Egun horretarako bazterrera kendu zituzten, baina atzera bere lekuan daude, eraikinerako sarrera oztopatuz.
Eraikinak jausteko arriskua du eta istripuren bat gerta ez dadin hartu ditu neurriok apezpikutzak, nahiz eta Uzarraga auzoan nolabaiteko haserrea sortu erabakiak, zenbait iturrik dioenez. Ez hori bakarrik. Laster itxitura formalagoa eta sendoagoa jartzekotan da gotzaintza. Kanposanturako sarrera zabalik lagatzeko asmoa dute, baita, jendeak bisitak egin ditzan.
Juan Kruz Mendizabal pastoraltzako arduraduna etorri zen egubakoitzeko meza nagusira. Berak esandakoaren arabera, eliza barruan dauden artelanekin zer egin erabaki behar dute. Batzuk Donostiako museora eramango dituzte. Berritzekotan ere badira, erretaula esate batera. Baliteke beste artelanen bat kaleko Errukizko Amaren elizara eroatea ere.
Ondarre eta Kalebarren
Ondarren eta Kalebarrenen aurrera darraite auzo festekin. Gaur goizean, eguerdi aldera, prozesioa helduko da Ondarrera. Haren ostean dantzariek saioa egingo dute, auzokoek eskainitako salda eta txorizoa hartu aurretik.
Arratsaldean, berriz, Kalebarrengo jaien txanda izango da. Umeentzako jolasak dituzte eta 'Malas compañías' taldeak kale antzerki ekitaldia emango du. Oilaskotxea, azkenik, zazpietan da.
En Tuenti
Uzarragako eraikina eta eliza itxi egin dituzte herenegungo meza ondoren

San Joan egunean bazterrera kendu ostean, hesiek berriro oztopatzen dute eraikinerako sarrera.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.