Larunbatean hasten dira San Pedro jaiak herrian

GALILEAEZKIO-ITSASO.
San Pedro. Jai giroa hasiko da larunbata honetan. ::
                             GALILEA/
San Pedro. Jai giroa hasiko da larunbata honetan. :: GALILEA

Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia auzoan San Pedro jaiak ospatzen dituzte eta aurten hiru egunetan zehar ekintza desberdinak aurrera eramango dira hauek ospatzeko, lehenengo eguna larunbata izango delarik.

Arratsaldeko 4retan hasiko da saltsa, orduan urtero Anduaga Elkartean ospatzen den mus txapelketa hasiko delarik. Ondoren, arratsaldeko 19:00ak inguru toka txapelketa hasiko da eta eguna behar bezala amaitzeko Bertso Afaria izango dugu Santa Lutziko plazako karpan, Peñagarikano eta Irazuk alaituta. Honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da jende kopurua kalkulatu ahal izateko, hau herriko Udaletxean egin beharko da ekainaren 23a baino lehen. Menua honakoa izango da: iberiko hotzak, piper beteak, entsalada epela, legatza saltsan, entrekota guarniziokin, postrea, kafea eta kopak. Honen prezioa 22 eurokoa izango de helduentzat eta 5 eurokoa umeentzat.

Festak San Pedro Egunean, ekainaren 29an jarraituko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos