diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Ikastaroetako ezagutzan eta giroan mulgiltzeko deialdia luzatu du UEUk

EIBAR

Ikastaroetako ezagutzan eta giroan mulgiltzeko deialdia luzatu du UEUk

17.06.11 - 03:55 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Udako Euskal Unibertsitateak martxan jarri ditu bere 39. Udako Ikastaroak. Markeskua Jauregia izango da hauen egoitza nagusia, hilaren 27tik aurrera. Guztira 35 ikastaro egongo dira Baiona, Iruña eta Eibarren, eta denen artean Markeskuakoak izango dira ugarienak, 16 kurtsorekin. UEUko zuzendaria den Karmele Artetxek eta Udako Ikastaroetako arduradunak Irati Iciar-ek, eskaintza zabal hau aurkeztu zuten atzo.
Aurtengo leloa 'Udako Ikastaroak murgildu' da. Abiapuntu horretatik Artetxek murgiltzera animatu zuen, «parte hartzen dutenek ikastaroan murgiltzea nahi dugu, ahalik eta etekin gehien atera diezaioten ezagutza berri horri, baina UEUko udako ikastaroetan sortzen den giro berezian ere murgiltzeko gonbidapena luzatzen diegu, hortik ere ekarpen berezia jasoko dutela ziur baikaude».
Bizi dugun krisiak bere eraginak izan ditu ikastaroetan. Aurten saio osagarririk ez da egongo (beste urtetan bertso saioak izan dira Eibarren). Baina Irati Iciar-ek argi utzi zuenez, «ikastaroen eduki eta adituen kalitatea daukagu. Horretan ez dugu merkealdirik onartzen». Gainera talde txikiak mantenduko dira. Ikastaroak antolatzeko orduan, hainbat pertsonak eta taldek hartu dute parte. Kolaboratzaileen artean, UEUko arduradunek Eibarko Tekniker zentro teknologikoa eta Badihardugu euskara elkartea aipatu zituzten.
Ia 200 persona Markeskuan
Eibarren eta beste egoitzetan antolatu diren ikastaroetako informazio guztia www.ueu.org webgunean edo Markeskuan bertan aurkitu daiteke. Matrikula epea hilaren 19an itxiko da orokorrean, baina badago aukera izena emateko ikastaro bakoitza hasi baina aste lehenago arte. Eibarko Udalak dirulaguntzak antolatu ditu aurten ere. Joan den urtean ia 200 pertsona aritu ziren Markeskuako ikastaroetan «eta aurten berdina espero dugu».
En Tuenti
Ikastaroetako ezagutzan eta giroan mulgiltzeko deialdia luzatu du UEUk

Karmele Artetxe eta Irati Iciar atzoko aurkezpenean. :: MORQUECHO

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.