diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Eskola txikien festa Txindokipean

HEZKUNTZA

Eskola txikien festa Txindokipean

Gipuzkoako 27 ikastoletako ordezkariak elkartu ziren Abaltzisketan. Txalburu eskolakoek Larraulgokoei eman zioten lekukoa

13.06.11 - 02:11 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Izerdi patsetan amaitu zuten atzo Abaltzisketan, eskola txikien festara hurbildu ziren lagunek. Azken indar alerik erreta jo zuten etxera Gipuzkoako 27 eskola txikietako ikasle, guraso eta irakasleek ere. Festaren azken txanpan Pirritx, Porrotx eta euren lagunak izan ziren oholtza gainean baztarrak astintzen. Nekatuta bai, bai alaitsu, izan ere, egun borobila bota zuten Txindokipean.
Goizean goiz eguna grisa agertu zen, baina tenperatura ederra eta euririk egiteko asmorik ez zuela ematen zuen. Eguna hasteko era aproposena, Txalburu eskolakoek lagun asko espero baitzituzten eskola txikien egun handian. Gipuzkoako 27 eskola txikietako ordezkariak izan ziren atzo Abaltzisketan, eta aurten gainera Arabako Maeztu eta Bizkaiko Lemoizkoak izan ziren.
Denetara, ehunka ume ibili ziren atzera eta aurrera herriko gunean jarritako jolas gunetan. Gehienak eskola txikietako ikasleak, 2 eta 12 urte bitartekoak. Elkarturik eta nahastuta adina eta eskola guztietako lagunekin, herri kirol frogak burutzeko taldeak osatu ziren. Sokatiran, lokotxak biltzen, lasterka eta korrika ibili ziren frontoi inguruan.
Ondoan jarritako karpan berriz, aurpegiak margotzen aritu ziren. Azken hau gehienen gustoko ekin-tza izan zen. Gero, izardi piska bat ateratzeko baloi puzgarriekin lasterketak egin zituzten, edo makorraoiekin pultsera eta koilareak. Mota eta kolore guztietakoak ikusten ziren.
Bestelako jokuak eta frogak ere prestatu zizkieten, gehien gustatu zitzaiena seguru aski, urarekin egindakoa. Eguraldiak ere eguerdi partean ederki berotzen baitzuen, urekin jolasteko gonbitea luzatzen zuen eta txikienek ez zuten aukerarik galdu. Ordu horretan, bazkaltzera joan aurretik, plazan Abaltzisketako eskolako ikasle diren Amaia Otamendi eta Belen Garmendiak Larraulgo Iraide Tejeria eta Manex Urkaregiri pasa zieten lekukoa.
Beraiei, Larraulgo eskolakoei, egokitu baitzaie datorren urteko festa antolatzea. Urtebete dute horretarako eta lekukoarekin batera abaltzisketarren laguntza ere jaso zuten euren egun handia antola-tzeko garaian.
Gogo eta ilusio handia
Lekukoa ematerakoan, Abaltzisketako dantzari txikienek euren herrian hain ezaguna den 'Txantxoen dantza' eskaini zuten. Bertsoak, musika eta jai giroa nagusitu ziren gero Abaltzisketan, Ordiziako Laguntasuna errondailaren lagunekin.
Aldarrikapen hitzak ere entzun ziren. Mikel Olano, Gipuzkoako Eskola Txikietako Koordinakundeko Lehendakaria, izan zen eskola txikien ahotsa. Hauek bizirik mantentzeko apustuaren alde lanean jarraitzeko prest agertu bai-tziren Gipuzkoako herri txikietako biztanleak. Pausoz pauso, bidea luzea delako, baina helburu nagusia herri txikiak bizirik mantentzea da.
Duela 24 urte Bidegoianen ospatu zen lehen eskola txikien festa eta azkena atzo Abaltzisketan. Lorpen handiak eskuratu dira urte guzti hauetan baina oraindik ba omen dago zer eginik. «Lan handia dago egiteko», zioten baina «gogo eta ilusio berdinarekin» jarraituko omen dute, herri txikietako proiektua eskola txikiekin lotuta dagoela sentitzen dutelako bertakoek.
Galdera zuzena luzatu zuten: zer izango lirateke ume algararik gabe gure herriak etorkizunean? Herri guzti horien nortasuna eta ohiturak umeetatik sentitu eta bizi behar dituzte herri bakoitzeko biztanleek eta hori ere erakutsi behar zaien gauza da. Baina hori ez da guraso edo herritarren ardura, eskola txiketakoek Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta inplika-tzioa eskatu zuten.
En Tuenti
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.