diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
XXIX. Umeen Euskal Jaia ospatuko da igandean Mutrikun

MUTRIKU

XXIX. Umeen Euskal Jaia ospatuko da igandean Mutrikun

Lau taldek parte hartuko dute eguneko saio desberdinetan, Gure Ametsa herrikoa eta Ondarroa, Urnieta eta Zarauzkoak

10.06.11 - 02:21 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
'Gure Ametsa' dantza taldeak Udalarekin batera antolatzen duen 29. umeen Euskal Jaia ospatuko da igandean. Lau talde izango dira oraingoan parte hartuko dutenak, izan ere aurten Aste Santua berandu etorri baita eta horrek herrietako hainbat jai atzeratu ditu, ondorioz datak eta taldeak lotzea izugarri kostatu zaielarik antolatzaileei.
Hala ere ume festa izango da igandekoa, Ondarroako 'Kresala', Urnietako 'Aurrera Gure Ametsa', Zarauzko 'Iratzarri' eta Mutrikuko 'Gure Ametsa' taldeetako dantzariak Mutrikun izango baitira.
Ohikoari jarraituz, goizeko 10:30ean talde guztiak bilduko dira Domingo Ibaibarriaga plazan. Ordubete geroago talde guztiak kalejiran aterako dira herriko zenbait puntutan erakustaldiak egingo dituztelarik.
13:30ean berriro ere talde guztiak Txurruka plazan bilduko dira eta bakoitzak bere erakustaldia burutuko dute. 14:30ean bazkaria izango dute gehien bat herriko elkarteetan eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da alardea Txurruka plazan.
Cursos de verano
La mancomunidad de euskaltegis municipales agrupados en 'Debabe' tiene abierta ya la matrícula para los cursos de verano. Entre la amplia oferta que se presenta se ofrece un curso especial de preparación para la segunda convocatoria del examen de EGA y el tercer nivel de HABE. Las clases se impartirán los meses de julio y septiembre y como es habitual se encuentran subvencionados por HABE y los ayuntamientos de Elgoibar, Deba y Mutriku existiendo precios especiales para personas en desempleo, padres, estudiantes y jubilados. Quien desee más información puede acudir antes del próximo 24 de junio al euskaltegi que se encuentra ubicado en el último piso de Luardo Etxea en la calle Sabanika 4 o en su caso puede llamar por teléfono al 943-60 30 94 e incluso enviar un mensaje a la dirección eusk.mutriku@udal.gipuzkoa.net
Donostia-Mutriku
Gipuzkoako herriarteko zesta txapelketako azken sailkapena jokatu dute Donostia eta Mutrikuko eskolakoek hurrengo igandean goizeko 10:00etan Karmelo Balda frontoian. Aurreko asteburuan zumaiarrei 2 eta 1 irabazi ondoren, mutrikuarrak finalerako sailkatuak daude, hala eta guztiz gogoz jokatuko dute hiriburuan. Gipuzkoako finalak berriz Mutrikun jokatuko dira ekainaren 17an, ostiralez, arratsaldeko 20:00etan. Bestalde, Kirol Eskolako 'Kalbaixo' futbol taldeak Gipuzkoako Txapeldunorde postua eskuratu zuen joan zen asteburuan Hondarribiako 'Talaia' taldearen aurka galdu ondoren.
En Tuenti
XXIX. Umeen Euskal Jaia ospatuko da igandean Mutrikun

Maiatzaren 28an 'erromeria eguna' antolatu zuten 'Gure Ametsa' dantza taldekoek. :: GORRITIBEREA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.