diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Dena prest dago igandeko mendizaleen zita nagusirako

ATAUN

Dena prest dago igandeko mendizaleen zita nagusirako

Bi urtez behingo Iraupen Luzeko Mendi Martxa goizeko 06:30ean abiatuko da

29.04.11 - 02:22 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Iritsi da eguna, mendizaletasuna maite duenarentzat eta naturaz gozatzeko ihes egiterik izango ez duen Ataungo mendi-zitarik garrantzitsuena. Igandean izango da hau, goiz-goizetik ekingo zaio ibiltzeari (06:30ean da elkargunea Auzoeta kiroldegian) eta 48 kilometro ibili behar izango dira guztira.
Ataungo lurraldea, iparretik egora eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuz, herriko txoko eta baso paregabetan barrena, dolmen eta trikuharriz inguraturik egongo da ibilbidea. Bista paregabeak. Jentilen Bideetatik, martxaren leloak dioen bezela.
Ibilaldiak bere zailtasunak ditu noski. Luzeraz gain, 1.000 metro inguruko laupabost mendi tontor garaitu behar direlako eta 10-12 orduko ibililaldia berekin duelako. Atseden gunerik eta anoi punturik ez da faltako ordea ibilaldi osoan zehar (Aretzan, Lizarrustik eta Intsustin) guztia eramangarriagoa egiteko.
Esan bezala, Ataun Kirol Elkarteko mendi sailak guztia prest du jadanik, parte hartzaile ugari jaso izan dituen ekitaldi hau ere bikain irten dadin.
Izen ematea aurrez egin daiteke, www.zirkuitua.com helbidean edota 635 722 027 telefono zenbakian (Jexux). Martxa hasi aurretik ere kiroldegian bertan egin daiteke izen ematea.
Argazki lehiaketa
Aizkoate Kultur Elkarteak argazki lehiaketa jarri du martxan edozein ataundarrek edota Elkarteko edozein bazkidek bertan parte hartu dezakelarik. Gaia Aizkoate mendia eta bere ingurua izango dira. Sariak, San Pedro egunez, Elkartearen eguna, emango dira ezagutzera eta sariak ondorengo hauek: 1goari 200 euro, 2.ari 150 euro eta 3.ari 100 euro.
Lanak aurkeztu, paperean aurkeztu beharko dira (3 argazki) 30 x 20 edota A4 neurrian, maiatzaren 30 eta 31an Aizkoate Elkartean bertan.
En Tuenti
Dena prest dago igandeko mendizaleen zita nagusirako

Aurtengo Iraupen Luzeko Mendi Martxaren kartela, igandean ospatuko den probarena.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.