diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
EBPN II. Plan Estrategikoaren aurkezpena egin da

OIARTZUN

EBPN II. Plan Estrategikoaren aurkezpena egin da

26.04.11 - 02:17 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) Oiartzungo II. Plan Estrategikoa aurkeztu dute Euskara Sailak eta Emunek, plana egingo duen hizkuntza zerbitzu kooperatibak. Euskararen normalizaziorako datozen urteetarako ildoak marka-tzea da planaren helburua. Horretarako, estrategikoak diren zenbait eremutan lan egingo da: familia transmisioa; elkarteak; gazteak; hezkuntza; komunikabideak; lan mundua eta, merkataritza eta ostalaritza. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea ere, herriko euskalgintzaren elkargune denez, pieza garrantzitsua izango da Plan Estrategikoa garatzeko orduan.
II. Plan Estrategikoa
EBPNren II. Plan Estrategikoa 2012-2017 urteetarako izango da, gutxienez. Orain martxan dagoena 2005-2010 tarterako egin zena da, urtebetez luzatu dena II. Plan Estrategikoa egiteko denbora izateko.
EBPNko II. Plan Estrategikoa egitea sei hilabeteko prozesua izango da. Prozesua parte-hartzailea izango da eta horretarako lan-taldeak osatuko dira, arloka. Arlo bakoitzean orain arte egin dena baloratuko da, bakoitzean zein egoera dagoen ikusiko da eta etorkizuneko erronkak zeintzuk izan behar duten zehaztuko da, proposamen zehatzak egin ahal izateko.
Euskararen normalizaziorako plana arlo guztietan dabilen jendearen artean egin da eta Udala ziur da plana aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa eta hobea izango dela. Herritarren ekarpenak ere jasoko dira, Euskara zerbitzuan idatziz aurkeztuta, euskara@oiartzun.org helbidean edo Facebook-en bidez, Oiartzungo Euskara Zerbitzuaren orrian.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.