diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Laskorainek bigarren darrai

TOLOSA

Laskorainek bigarren darrai

13.04.11 - 02:01 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Pasa den astean liderraren etxean amore eman eta gero partida zaila zuen Laskorainek jardunaldi honetan. Sailkapenean 4 puntura eta 4. postuan kokatuta, ligaren azken txanpa honetan aparra bezala gora doan taldea da Meatzari eta 3 puntuei etxean eusteko gogotik egin behar izan zuten lan ikastolakoek. Garmendiatarrak orkestra buru zirela giro polita izan genuen partida osoan zehar.
Norgehiagoka, 40 minutuetan iraungo zuen erritmo biziarekin hasi zen, defentsa lerroak kantxa erdian kokatu eta kontraerasora bizi atereaz bi taldeak. Lehenengo kolpea Murgi mirakusak eman zuen aurkarien defentsa area barnean erotu ostean. Baina partidako dinamika bilakatuko zen eran-tzun batekin aurkariek banakoa ipini zuten kontraeraso bati esker.
Atsedenalditik bueltan etxekoak izan ziren berriro ere markagailuan aurreratuko zirenak, Barriolak eta Jonikok bikain eramandako jokaldi batean baloia sareetara bidali bai-tzuen azken honek. Defentsa eskasa burututako jokaldi batean ordea, berdinketa iritsi zen berehala.
Patu berdina izango zuen Josu gazteak presio irteera batean egindako gol ederrak, Meatzarik 3nakoa egingo baitzuen 10 metrotako jaurtiketa batekin. Ohitura falta atezain horitxoarengan, aurtengoan Laskorainek jaso duen lehenengo penalti bikoitza izan baitzen.
3 puntuak noraezean zebiltzanean ordea, zoriak ikastolakoei egin zien irribarre. Epaileek adierazi ez zuten mamu gol eztabaidagarri baten jarraian Iturralde dantzariak garaipenaren gola egin baitzuen gerria kiribildu eta buelta erdian baloia sareratu ostean. Partida amaitzeko geratzen zen minutu apurrean aurkariak egindako erasoaldiei txukun eutsi zien Laskorainek markagailua 4 eta 3koan mantenduz.
Aipatu nola ez, protagonista bilakatu zen Iturralde gaztea. Aratz printzearen baimenarekin Tolosako gazteriaren meka bilakatu den Iruña dantzalekuko errege denak, larunbat gauetako magia eraman zuen Usabalera eta egindako bi golekin zaleak txundituta utzi zituen.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.