Ane Espilla eta Aritz Olarte nagusi Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan
37 parte-hartzaileetatik, 18 Oinkari dantza taldekoak izan ziren
IMANOL ARRATIBEL
Martes, 12 de abril 2011, 04:02
Ane Espilla (Elgoibar) eta Aritz Olarte (Oiartzun) dantzariek irabazi dute Villabonako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan. Larunbatean, Oinkari dantza taldea eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra antolatuta, jokatu zuten Villabonako kanporaketa Gurea Zineman eta bi dantzari horiek izan ziren epaimahaikideen ustez onenak. Guztira 37 dantzarik hartu zuten parte Villabonako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan, eta horietatik 18 izan ziren Oinkari dantza taldekoak. Zapatuan hamaika mutilek eta hogeita sei neska hartu zuten parte.
Larunbateko saioko epaimahaideak Jose Luis Vallejo, Maitane Alonso eta Maria Ferreiro izan ziren eta hauen erabakiak ondorengoak hau izan zen: Villabonako Aurresku Txapelketako B sailan: 1.- Aritz Olarte (Oiartzun). 2.- Aitor Asenjo (Elgoibar) eta 3.- Beñat Salegi (Errenteria) Villabonako ongien sailkatua Julen Rodriguez (Alegia) izan zen. Villabonako Soinu Zahar Txapelketako B sailan: 1.- Ane Espilla (Elgoibar). 2.- Andrea Arregi (Elgoibar) eta 3.-Leire Amiano (Lezo). Villabonako ongien sailkatua Saioa Mendiluze izan zen.
Euskal astea, Instituan
Bosgarren urtez, Erniobea institutuko ikasle eta irakasleek Euskal astea antolatu dute. Gaur, 14:10ean: Iñaki Egaña historialariaren hitzaldia: "Memoriaren berreskurapena" 4.maila, Liburutegian. Bihar, 06:40 Korrika 17 Villabonan: Erniobearen kilometroa Talo tailerra: Ikasle guztiek taloa egiteko aukera izango dute.
Bihar Kontzertua Irrintzin
Arozenatarrak kontzertua (txistu, gitarra, perkusioa eta umorea) ospatuko dute Irrintzi Elkartean, bihar 19:30ean. Sarrera dohain eta zabalik herritar guztientzat izango da. Arozena txistuaren munduan abizen ezaguna da. Aitor, Urko eta Xanet txistulari familia honetako laugarren generaziokoak dira. Gazte-gaztetatik txistu ikasketak hasi zituzten Oiartzunen, lehen irakaslea Juanito Arozena, beraien aita, izan zutelarik. Ondoren irakasle mordoa izan zuten Errenteriako eta Donostiako kontserbatorioetan.