diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Udaltop Euskal Herriko euskara zerbitzuen topaketak hasi dira

LASARTE-ORIA

Udaltop Euskal Herriko euskara zerbitzuen topaketak hasi dira

'Zer da euskara, euskaraz ez dakitenentzat?' da aztertuko duten gaia

08.04.11 - 03:25 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Atzo eman zi-tzaion hasiera Manuel Lekuona kulturetxean Udaltop topaketaren hirugarren edizioari. Irekiera ekitaldian, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua, Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Jesus Maria Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Bittor Oroz Eudeleko ordezkaria eta Ataungo alkatea eta Mikel Irizar Kutxako ordezkaria izan dira.
Hirugarren edizio honetan 'Zer da euskara euskaraz ez dakitenen-tzat?' gaia jorratzen ari dira eta «Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?» galderari erantzuna ematen ahaleginduko dira. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 180 lagun inguruk hartuko dute parte.
Hamaika ponentzia aurkeztuko dira bi egunetan zehar. Batzuk teorikoak eta beste batzuk Euskal Herrian zehar egindako programak dira. Lehendabiziko ponentzia Jone Miren Hernandez lasarte-oriatarrak eman zuen «Eta hizkuntza kare-morteroa izango balitz? Euskara eta identitatearen inguruko hainbat hausnarketa» izenburuarekin.
Hala ere, aurten Euskal Herritik kanpoko jendea ere bertaratu da, besteak beste, Valentziatik etorritako Gemma Sanguinések 'Hizkuntzen sedukzioa edo sedukzioaren hizkuntza' hitzaldia eman zuen atzo eta gaur Plataforma per la llengua elkarteko Josep-Anton Fernàndez Montolík 'Nuevos discursos y nuevas estrategias a favor del catalán: El concepto de lengua común y el punto de vista de los catalanohablantes de adopción' izenburuko ponentzia azalduko du.
Hitzaldiez gain, atzo arratsaldean, Euskadi Irratiko Maite Artola esatariak zuzenduta, mahai-inguruan jardun zuten Eusko Jaurlaritzako Nafarroako Gobernuko eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak. Izenburua, 'Hizkuntza politika, euskaraz ez dakitenei begira'.
Aurtengo topaketetako berrikuntzak dira azoka eta erakusketa. Azokan zazpi enpresa edo elkarteren eskaintza ezagutzeko aukera izango da eta erakusketan, berriz, Euskal Herrian zehar egindako esperientzia batzuk izango dira ikusgai.
En Tuenti
Udaltop Euskal Herriko euskara zerbitzuen topaketak hasi dira

Aurkezpena. Erakundeetako ordezkariak hasierako ekitaldian. :: TXEMA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.