diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Ikuskizun arrakastatsua estreinatu du Sahatsak

AZPEITIA

Ikuskizun arrakastatsua estreinatu du Sahatsak

35 urte betetzeko emanaldia eskaini zuen dantza taldeak. 250 ikusle gerturatu ziren Sanagustinera eta trebezia eta dantzarako indarraz gain, ikuslegoarengana iristea lortu zuten

05.04.11 - 02:55 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Tradizioan oinarritutako dantza eta musikaz osatutako errepertorioa prestatu du Sahatsa Dantza Taldeak ikuskizun honetan. Oholtza gainean 35 urte daramatzate eta hori ospatzeko, igandean, Sanagustinen estreinatu zuten emanaldia. Aretoa ia bete egin zuten (250 ikusle bildu ziren) eta jendea «gustura» atera zen ikusi eta entzundakoarekin.
Arduradunek estreinaldiaren inguruan aurreratu zuten bezala, zazpi herrialdetako dantza tradizionalez osatutako ikuskizun «indartsua eta koloretsua» zuten prestatuta eskainitzeko. Emanaldiaren ostean, sentimenduak ere indarra hartzen du ordea. Hala, «Kriston indarra», «hunkigarria», «Malkoari ezin izan diot eutsi», eta horrelakoak entzun ahal izan ziren Sanagustinen behin ekitaldia amaituta.
Dantzarien trebeziak ezik zuzeneko musikak ere izan zuen hortan zerikusia. Talde osoaren presentziarekin hasi ziren, Behenafarroako soka dantza eta kontradan-tzarekin. Parte intimoa eta goxoa jorratu zuten gero, Orbaizetako olerkiarekin. Zuberoako trebezia eta Nafarroako paloteoarekin berriro esnarazi zuten ikuslea. Koreografia berriak ere izan ziren tartean eta amaitzeko, Gipuzkoako dantzak, erromeria eta giza dorrearekin erabat txunditu zuten ikuslegoa. Zorionak.
En Tuenti
Ikuskizun arrakastatsua estreinatu du Sahatsak

7 herrialdeetako dantzak eskaini zituzten, Zuberoakoa da hau. :: E.A.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.