diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskaltzaindia ere euskalakari

AL DÍA

Euskaltzaindia ere euskalakari

AEK-k eta Korrika 17k alfabetatze eta euskalduntze mugimendua abiarazi zuen erakundea omendu zuten atzo

26.03.11 - 02:02 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Apirilaren 7tik 17ra Euskal Herria zeharkatuko duen Korrika 17ren hiztegi partikularraren arabera, euskalakaria da euskara maitatu eta erabiltzen duen euskalduna; horrez gain, «alaia da, baikorra, ekintzailea eta bizizalea». Hiztegi Batuaren hurrengo itzulian hitza aintzat hartzeko agindua eman duela aurreratzeaz gain, Euskaltzaindia ere euskalakarien taldera bildu dela esan zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak, Korrikak atzo Donostian Akademiari eskaini zion omenaldiaren amaierako hitzetan.
Hasierakoetan, Korrika 17ko arduradun Edurne Brouardek gogoratu zuen nola sortu zen alfabetatze eta euskaldune mugimendua Euskaltzaindiaren altzoan eta, horrenbestez, nola duen AEK-k Euskaltzaindia amatzat. Hala ere, azpimarratu zuen orain dela 45 urteko lotura ez dela omenaldirako arrazoi bakarra, ezta nagusia ere, eta «alor guztietan Euskaltzaindiak euskararen biziraupenari eta erabilerari egin dizkion onurak» nabarmendu zituen.
'Zenbait gazte ausart' dokumentalaren estreinaldia izan zen omenaldi ekitaldiaren osagai nagusia. Alex Silva, Ekaitz Herrera eta Iker Ugalde Mondragon Unibertsitateko ikaslen karrera amaierako lanak bikain gainditu zuen atzoko azterketa, Kursaaleko baliabide teknikoak aldeko izan ez bazituen ere. Hari bezala lan akademiko bat prestatu behar duen ikaslea erabilita, abilezia handiz josi dituzte egileek belaunaldi eta jatorri desberdinetako 30 lagunen testigantzak, Euskaltzaindiaren, euskara batuaren eta alfabetatze-euskalduntze mugimenduaren historiak erritmo bizian gurutzatuz eta etorkizunari buruzko gogoetari ere tartetxo bat eskainiz. Olaia Juaristi ikaslea harritu egiten du ikerketa burutu ahala deskubritzen duen historiak. Dokumentalak antzeko eragina izango du seguruenik ikusle gazteenengan. Adin guztietakoengan, berriz, lau hamarkada eskasen buruan euskarak zer nolako bide harrigarria egin duen ikusteak piztuko du harridura.
Andres Urrutia buru zutela, hemezortzi euskaltzain osok ordezkatu zuten Akademia oholtzan. Adin eta ibilbide desberdinetakoak, denak ere «gazte ausartak», erakundearen arduradun nagusiaren hitzetan. AEKri eskerrak emateko orduan, Euskaltzaindiko langileen eta euskaltzain urgazle eta ohorezkoen izenean ere mintzatu zen Urrutia, eta «Juanjo, gogoan zaitugu» batez, zor zitzaion tokia egin zion agertokian AEK-ko sortzaileetako bat eta Euskaltzaindiko eragile izandako Juan Jose Zearreta zenari. «Garai bateko gorabeherak» ahaztuta, elkarrekin lanean jarraitzeko gogoa azaldu zuten Euskaltzaindiak eta AEK-k, omenaldia konpromiso bihurtuz.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Euskaltzaindia ere euskalakari

Oroigarria. Euskaltzaindiaren ordezkaritza zabala bildu zen Kursaalen. Oroigarri nagusia Mertxe Mujikak eman zion Andres Urrutiari. :: MICHELENA

Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.