diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Antzerkia, kontzertua, bertso saioa eta herri krosa izango dira asteburu honetan Zestoan

ZESTOA

Antzerkia, kontzertua, bertso saioa eta herri krosa izango dira asteburu honetan Zestoan

18.03.11 - 02:39 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ekitaldiz betetako asteburua izango dugu gainean dugun hau, izan ere mota guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izango da.
Gaur, hasteko, antzerkia eta musika kontzertuak izango dira; bihar berriz, lehenengoz Zestoako Herri krosa ospatuko da, eta segidan II. Bertsolari gazteen saioa. gaztetxean.
Eta etzi, igandea, bi mendi irteera izango dira. Goaz ordea bakoitza pixka bat zehaztera.
Ostirala. Gaur, gaueko 22:00etan antzerkia izango da, Kultur etxean eta bertan, Ander Lipus eta Karabana taldea arituko da.
Hau amaitzean, 11:00ak aldera, kontzertuak izango dira gaztetxean.
Larunbata. Larunbatean Zestoako XXIII. Herri krosa ospatuko da. Txikienak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira korrikan, eta helduen proba aldiz arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Partehartzaile guztientzat opariak izango dira, garaikurrak kategori guztietako lehenengoentzat eta nola ez, merienda korrikan aritu direnentzat.
Gauean berriz bertsolarien txanda izango da, hor arituko baitira gaztetxean honako bertsolari gazte baina ezagun hauek: Miren Amuriza, Julio Soto, Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Ainhoa Mujika eta Aitor Salegi herritarra. Esan dagoenekoz sarrerarik ez dagoela ekitaldi honetarako.
Igandea. Igandean berriz bi irteera izango dira.
Bata, Agiro Mendi taldeak antolatutako eta bestea Katamarrua natur taldeak antolatutakoa.
Mendi irteerakoek Debara joango dira autobusez, 7.30etan, eta han goiz bueltako itzulia egingo dute (Deba -Arbil mendia - Lastur - Salsamendi mendia - Andutz mendia - eta Itziar), herrira autobusez itzuliko direlarik.
Natur taldekoak berriz 'ibilaldi geologikoa' (fosilak aztertuz, abar.) egingo dute, Urdaneta inguruan. Kotxez joango dira paraje hartara, eta parte hartu nahi duenak jakin 9:30etan izango dela irteera, Gurutzeagatik.
En Tuenti
Antzerkia, kontzertua, bertso saioa eta herri krosa izango dira asteburu honetan Zestoan

XXIII. herri krosean kategori ezberdinetako hainbat proba korrituko dira.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.