Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Udaleko Berdintasun Sailak 'Emakumeak protagonista' izeneko zikloa antolatu du. Bihartik martxoaren 11 bitartean lau ekitaldi izango dira Artzalgo areto nagusian eta Sutegi eraikineko auditorioan, hitzaldi bat eta 3 film emanaldi. hain zuzen ere.
Bihar 15:00etan hasita autoestima lantzeko eta tratu ona susta-tzeko tailerraren aurkezpen hitzaldia izango da Artzabalgo areto nagusian. Martxoaren 17an hasita, ostegunero, gai honen inguruko tailerra aurrera eramango da 14:45etik 16:15era eta 'Autoestima y buen trato: un taller para mujeres' hi- tzaldiaren bidez tailer horren berri emango du Pepa Bojó, psikologo valentziarrak gaztelaniaz. Ostegunetako tailer honetan parte hartu nahi dutenak, berriz, udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jarri daitezke udaletxera deituta (943 371 951) edo e-mail bat bidali, berdintasuna@usurbil.net helbidera.
Martxoaren 4an, ostiralean, '80 egunean' filmaren emanaldia izango da Sutegi eraikineko auditorioan arratsaldeko 19.:00etatik aurrera. «Axun 70 urteko emakume baserritarrak egun batean bere gaztaroko lagun mina zen Maiterekin topo egingo du. Bi galaxia ezberdinetan bizi badira ere, gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Elkarrekin egoteko gogoa pizten zaie, baita bizitza gozatzeko gogoa ere. Desioak eta beldurrak elkar topatu arte». Proiekzioaren ondoren pelikula komentatzeko tartea izango da. Egunean bertan 2 euro ordaindu beharko dira film hau ikusteko.
Igandean, martxoaren 6an, 7 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzendutako 'Totoro nire auzokidea' filma ikusteko aukera izango da Sutegin arratsaldeko 17:00etan. «Mai eta Satsuki Japoniako bi neska dira, eta aitarekin etxe zahar batera bizi-tzera joaten dira. Etxearen ondoan baso bat dago, eta bertan bizi diren izaki magikoak ezagutuko dituzte bi ahizpek. Mai galdu egingo da eta Satsuki bere bila joango da». Emanaldi hau ikusteko ere 2 euro ordaindu beharko dira.
Azkenik, martxoaren 11n, ostiralean, 'Nagore' dokumentala eskainiko dute Sutegin arratsaldeko 19:00etan. «Nagore Laffageren eta bere hiltzailearen kontrako epaiketa ager-tzen da dokumental honetan. Gertaera honen inguruko beste hainbat istorio ere jasotzen dira: ama baten beharra justizia aldarrikatzeko; aita baten isiltasuna; feminismoaren erantzuna; erakunde publikoen jarrera; eta Nagore maite zuten guztien dolua». Proiekzioaren ondoren, emanaldi hau komentatzeko tartea izango da. Sarrera 2 eurokoa izango da egunean bertan.